2025-2026ko LANAK
Behean 2025-2026 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
1. mailako Plastika arloan burutu dugun 2. proiektua KOLOREAREN TEORIA izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko edozein irudiren gainean klikatu.
2024-2025eko LANAK
Behean 2024-2025 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun 2. proiektua 72 KILOS proiektua izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenak arloan burutu dugun 2. proiektua Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleentzat jokoa asmatzearen proiektua izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
1. mailako Plastika arloan burutu dugun 2. proiektua Gure Planeta Gure Etxea izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
1. mailako Plastika arloan burutu dugun 1. proiektua Lauroko ekosistema izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun 1. proiektua 14. eta 15. GJHen IKURRAK izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2023-2024ko LANAK
Behean 2023-2024 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun 1. proiektua Autorretratu kubista izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan burutu dugun 1. proiektua Munduko orduak izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2022-2023ko LANAK
Behean 2022-2023 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun 2. proiektua GJHei buruzko irudiak materialak berrerabiliz sortzen izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan burutu dugun 1. proiektua Karratuaren zatiketak diseinatzea eta hiru dimentsiotan eraikitzea izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun 1. proiektua 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburuen ikurrak diseinatzea izan da. Emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2021-2022ko LANAK
Behean 2021-2022 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan Abstrakzio Geometrikoan egin dugun Mugimendua modu abstraktuan adierazten proiektuaren azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudien gainean klikatu.
-
4. mailako Plastika arloan, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz dugun iritzia adierazteko proiektua landu dugu ikasturtearen azken bi hiruhilekoetan. Irudiak materialak berrerabiliz egin ditugu; kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar, ekonomia zirkularraren kontzeptua eta Garapen Jasangarrirako 4. eta 12. Helburuak landuz bereziki.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Itsasmuseumak antolatutako erakusketan plastika4 taldearen lanak ikusgai izango dira 2022ko uztailera arte.
Lanen katalogoa eta azalpena irakurri eta ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2021-2022 ikasturtean zehar landu dugun SARE MODULARRAK proiektua, LHko 3. mailako ikasleekin jardunaldiak burutuz bukatu dugu 2022ko maiatzean eta ekainean. MT3 taldean sortutako azken emaitzen eta jardunaldien bideoak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2. mailako Plastika arloan ikasturtearen bukaeran landu dugun azken proiektua komikia izan da. Komikiak egiteko gaiak Garapen Jasangarrirako Helburuetatik aukeratu ditugu. 2.A taldean sortutako komiki hoberenak ezagutzeko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun lehenengo proiektua NORBERE ADIERAZPEN IKURRA izan da. Azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2021-2022 ikasturtean, 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan SARE MODUARRAK proiektua lantzen ari gara. Proiektua Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta lantzen ari gara. Hasieran, GOGORATU eta ULERTU urratsetan, sare modular digital diseinatu ditugu. Azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2. mailako Plastika arloko lehenbiziko proiektua abangoardiako margolarien lanak aztertzea eta interpretatzea izan da. 2.A taldean Henri Matisse artista frantziarraren lana aztertu dugu. Bere koadroen azterketarik eta interpretaziorik hoberenak ezagutzeko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2020-2021ko LANAK
Behean 2020-2021 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan burutu dugun Tulipa Liliaceae proiektuaren azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
- 3. mailako Plastika arloan landu dugun ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA 2 proiektuaren azken emaitzak eta bertsioak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
- 3. mailako Plastika arloan lantzen ari garen ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA 2 proiektuaren zirriborroak eta anotazioak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
plastika4 taldearen Emakume artistak proiektua. Martxoaren 8a ospatzeko, plastika4 taldean Artearen Historian zehar izandako zenbait emakume artegileren infografiak egin ditugu, euren artean gure ikasle esanguratsuenenak ere. Lanen erakusketa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloko lehenengo proiektua NORBERE AURKEZPEN IKURRA izan da. Proiektuan, ikasleek euren adierazpena landu dute. Lanen erakusketa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2. mailako Plastika arloan egindako lehenengo lana Vincent Van Goghen biografia izan da. Argitalpena ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2019-2020ko LANAK
Behean 2019-2020 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan ikasturtean zehar Tangram gaia landu ondoren, gure Tangram-ipuina argitaratu dugu: Gramtan irla galduan. Proiektuaren azken atala konfinamenduan zehar bukatu genuen. Ipuina ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan konfinamendua hasi denetik lantzen ari garen ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA 2 proiektuaren azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan konfinamendua hasi denetik lantzen ari garen ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA 2 proiektuaren zirriborroak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan lantzen ari garen EtxeanGeratuTangram proiektuaren emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan landu dugun KIROLARIAK MUGIMENDUAN proiektuaren emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
2018-2019ko LANAK
Behean 2018-2019 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan landu dugun Ekosistemak proiektuaren emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan landu dugun azken proiektua Abstrakzio Geometrikoa izan da. Ikasleek era askotako irudiak egin dituzte lanaren planifikazioa egin ondoren: orrietan margoekin, irudi digitalak SketchBook aplikazioarekin, irudi hauen sortze prozesua azaltzen dituzten bideoak, eta azkenik, ekaineko jardueretan MT3 taldekoek DBHko Plastika gelaren ondoko balkoiaren paretak margotu dituzte. Proiektu honetan lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudien gainean klikatu.
-
3. mailako MT arloan ikasturte honetan ere Poligono Izarrak proiektua landu dugu. Lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako MT arloan, ekaineko jardueretan, proiektu berezi bat burutu genuen Plastika arloan landutako Abstrakzio Geometrikoan oinarrituta: Plastika gela ondoko balkoiaren paretak margotu genituen. Lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
4. mailako Plastika arloan landu dugun lehenengo proiektua kamiseta baten diseinua egitea izan da; Lauroko Jaian salduko ditugun kamisetaren diseinua. Proiektu honetan lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
4. mailako Plastika arloan plastika4 taldearen iritzi proiektua izan da gure azken lana. Proiektu honetan plastikoak ozeanoetan eragiten dituen kalteak salatu ditugu. Bidea luzea izan da, lana handia eta emaitzak zoragarriak. Lortutakoa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
Proiektu guztietan gure arloaren izaera adierazten duten bost zutabeak landu ditugu:
-
Proiektuen bidezko Ikaskuntza.
-
Ikasketa kooperatiboa.
-
Galdera batek hainbat erantzun.
-
Ikasketa Zerbitzua.
-
Argitaletxea gu gara.
2017-2018ko LANAK
Behean 2017-2018 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, ikasturteko bigarren proiektuan, Bloomen taxonomia gainbegiratua sare modularren bitartez adierazten horma-irudia margotu genuen. Horma-irudiak Bloomen taxonomia gainbegiratua adierazten du. Irudia sare geometriko, modulu eta sare modularren bitartez sortu dugu. Proiektu osoa Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta burutu dugu. Irudia DBHko eraikineko agoran jartzeko egin dugu.



Proiektuaren azalpena bideo baten bitartez egin dugu. Behean dugu ikusgai. Ikusi eta ikasi!
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko lehenengo proiektuan Poligono Izarrak gaia landu genuen. Proiektuan ikasitakoa eta egindako lana erakusketa batean bildu genuen eta LHko 5. mailako ikasleekin Geometria gaian sakontzeko jarduera batzuk burutu genituen. Jarduera hauen bideoa behean duzue.
-
3. mailako Plastika arloko bigarren proiektuan liburu bat egin genuen: Itzalak egiteko argia behar da. 12 ipuinen bilduma. Argitalpen honetan DBHko 3. mailako Plastika arloan egindako hamabi ipuinak dituzu. Ipuinak HH eta LHko ikasleengan pentsatuz sortu ditugu. Ipuinetan egunero agertzen zaizkigun egoerak agertzen dira, eta hauen inguruan ikusle-irakurleek hausnarketa egitea da gure helburua. Istorioak guk asmatu genituen. Irudiak argia eta itzalen bidez sortutako ilustrazioak dira.
-
3. mailako Plastika arloan ikasturteko lehenengo proiektua Afrikako ekosistemak izan zen. Proiektuan egindako irudiekin erakusketa bat antolatu genuen eta LHko 5. mailako ikasleekin jarduerak burutu genituen. Jarduera hauek LHko ikasleak Natur Zientziak arloan ekosistemak gaia landu zuten une berean egin genituen.
2015-2016ko LANAK
2015-2016 ikasturteko plastika4 taldean, ipuin bat asmatu, diseinatu, sortu eta argitaratu genuen: Azkenean, kideen laguntzarekin... Argitalpena hiru modutara egin genuen: liburuan, issuu plataforman eta YouTuben.
Talde osoko bileran, eta Ideia Sortzaileak Trebetasunez Asmatzen pentsatzeko trebetasunean oinarrituta, ipuina egiteko irudiak harriekin sortuko genituela erabaki genuen. Harriak batzera eta egun-pasa egitera Armintzara joan ginen. Armintzako hondartzan harri mota desberdinak bilatu, aukeratu eta bildu ondoren, harriak Ikastolara ekarri, garbitu, lehortu eta sailkatu genituen.
Beheko argazki galerian Armintzako irtenaldiaren argazkiak ditugu:




Ipuinaren irudiak egiteko jarraitu dugun prozeduraren argazkiak:




Behean argitalpen digitalak ditugu; lehenengoa, issuu plataformakoa ikusteko, irudiaren gainean klikatu. Bigarrena, YouTuben duguna, ipuinaren bideoa da.
2013-2014ko LANAK
Aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, 2013-2014 ikasturtean, 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan SIMETRIAREN BIDEZKO JOKOAK asmatu, diseinatu eta sortu genituen HHko ikasleentzat.
Jokoak sortzeko forma geometrikoetan eta simetria kontzeptuetan oinarritu ginen. Joko bakoitza lau kuboz osatuta dago, eta irudiak sortzeko kubo bakoitzak dituen sei aldeetako irudietan oinarritzen garenez, joko bakoitzarekin sei irudi simetriko sor ditzakegu.
HHko maila bakoitzerako joko desberdinak sortu ditugu, HHko irakasleek gidatuta eta ikasleen ahalmenen arabera. Adin gehiagoko ikasleek joko guztiak erabili dituzte.
Beheko bideoetan HHko ikasleak jokoekin jolasten DBHko ikasleen gidaritzapean:
2012-2013ko LANAK
2012-2013 ikasturtean, 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, KUBOEN BIDEZKO JOKOAK asmatu, diseinatu eta sortu genituen HHko ikasleekin lan egiteko.
Jokoak sortzeko sare geometrikoetan, moduluetan eta sare modularren kontzeptuetan oinarritu ginen. Bi dimentsiotako irudiak sortzeko kuboak dituen hiru dimentsioen aukerez baliatu gara. Era honetan, irudiak sortzeko kubo bakoitzak dituen sei aldeetako moduluetan oinarritzen gara.
Beheko galerian jokoak eraikitzeko prozedura azaltzen da:












































