top of page

HH3rako irudiak sortzeko jokoa

 

Webgunearen atal honetan, 2024-2025 ikasturtearen bigarren atalean DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenak taldean asmatu, diseinatu eta sortu dugun jokoa dugu.​ Jokoa Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleentzat diseinatu dugu, oinarrizko forma geometriko hauek erabiliz: zirkulua, karratua, laukizuzena, triangelu aldekidea eta triangelu isoszelea. Zazpi kolore erabili ditugu: horia, laranja, gorria, arrosa, urdina, berdea eta beltza. Jokoaren diseinuan HH3ko irakasleen laguntza eta aholkularitza izan dugu, eta guk euren esanei jarraituz gure diseinuetan moldaketak egin ditugu. Proiektua burutzeko landu ditugun edukiak ezagutzeko hemen klikatu.

 

Ondoren, jokoaren irudi batzuk, HH3ko ikasleak jokoa frogatzen eta DBHko ikasleek jokorako sortutako zenbait irudi:

bottom of page