top of page
HH3rako JOKOA

 

2024-2025 ikasturteko 2. proiektua dugu hemen, Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleentzat Oinarrizko Forma Geometrikoekin irudiak sortzeko jokoa diseinatu eta sortzearena.

 

Jokoa oinarrizko forma geometrikoekin sortuko dugu: zirkuluak, triangelu aldekideak, triangelu isoszeleak, laukizuzenak eta karratuak. HHko irakasleek gomendatuta, kolore hauek erabiliko ditugu: horia, laranja, gorria, arrosa, urdina, berdea eta beltza. Jokoaren helburua koloretako oinarrizko forma hauekin irudiak sortzea da. Behean, erabiltzen ari garen formen ereduak eta sortutako irudi batzuen adibideak ditugu:

​​

 

HHko irakasleen aholkuei jarraituz, euren ikasleek irudiak nola eraikitzen diren ezagutzeko, irudiak sortzeko erabilitako forma geometrikoen posizioak erakusten dituzten ereduak ere egin ditugu, bai kolorez bai zuri beltzez. Behean honen ereduak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

​​​

 

Irudiak eraikitzearen prozesua Haur Hezkuntzako ikasleei azaltzeko, animazio bideoak sortzen ari gara. Behean honen ereduak:

​​​

Oinarrizko forma geometrikoen bitartez edozein irudi adieraz dezakegu,

gakoa abstrakzioan dago.


Jonan Gomez

bottom of page