top of page

DBHko Liburutegi txikiko HORMA-IRUDIA

 

2025-2026 ikasturteko DBHko 4. mailako Adierazpen Artistikoa arloan, ikasle talde batek horma-irudi bat sortu du DBHko eraikineko pasabidean, Liburutegi txikia eta Irakurketa gela dauden gunean. Naima Berrioategortua, Itxaso Iturralde, Irati Larburu eta Haizea Ruiz ikasleek sortutako lan honek DBHko eraikinaren ondare artistikoa aberasten du.

Ikasleak azken bi hiruhilekoetan burutu dute proiektua, irakurketarekin harremanduta duten irudiak diseinatuz, hormaren neurriak kontuan izanik eskala aldaketak landuz eta egokituz, marrazkiak eginez eta margotuz. Prozesuan zehar kideen eta zenbait irakasleren parte-hartzea ere izan dute.

 

Behean, horma-irudia eta egileak (irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu), eta argazki-galerian, sormen-prozesuaren irudiak:

bottom of page