Plastikozko ozeanoak 2018-2019
Atal honetan plastika4 taldearen iritzi proiektuaren azken emaitzak azaltzen ditugu: Plastikozko ozeanoak. Proiektua ezagutzeko hemen klikatu.
Irudi honen bitartez, plastikoaren gehiegizko kontsumoaz eta aldaketa klimatikoaz kontzientziatu nahi dugu jendea. Aldi berean, gure ingurunea babestearen garrantzia aldarrikatu nahi dugu, orain sortzen ari garen kalteak ekiditeko.
Lehenik eta behin, proiektua plantetu genuen eta Arrigunagako hondartzara joan ginen plastikoak biltzera. Hartutako plastikoarekin eta etxetik ekarritakoarekin, plastikoak kaltetzen duen animalia aurkeratu dugu, dordoka. Ondoren, irudia egiteko proposamenak komentatu genituen gure artean akordio batera heldu arte. Erabakia hartu genuenean, taula batean irudia marraztu genuen eta marrazki honen gainean plastikoak jarriz dordoka eta bere ingurunearen irudia sortu genuen.
Egileak: Kattalin A., Leonor B., Nerea F., Maialen M. eta Itziar R.
Irudi hau jendea aldaketa klimatikoaren arazo larriari buruz ohartzeko egin dugu. Pertsonok ez badugu arazoa onartzen eta hura saihesteko ez badugu zerbait egiten, ondorio latzak izango ditugu. Irudi hau egiteko Arrigunaga hondartzan kostaldeak kutsatzen dituzten hondakinak bildu ditugu. Birziklatzea eta berrerabiltzea ezinbestekoak direnez, gure etxeetan bildutako materialak ere erabili ditugu irudian. Plastiko hauek apurka-apurka lotzen eta itsasten, animaliak zein paisaiak irudikatu ditugu. Gure kasuan, pinguino bat adierazi dugu iceberg baten gainean, izan ere, animalia hauek eta zonalde hau oso kaltetuak dira. Helburu nagusia jendea espezie honen bizilekua desagertzen ari dela konturatzea da.
Egileak: Leire A., Ariana M., Leire P., Loinaz P., Uxue T. eta Leire Z.
Ozeanoak plastikoz betetzen ari gara gizakiok, eta ondorioz, bertako ekosistema kaltetzen ari gara. Honek ozeanoetan ezezik planeta osoan ere ondorio larriak ditu. Ozeanoak, animaliak, landaredia, gizakiak... planeta osoa izorratzen ari gara. Hori da irudiaren bitartez salatu nahi dudana, horregatik plastikozko balea plastikozko itsasoan.
Egilea: Jonan, ikasle guztien laguntzarekin.
Itsasoaren baliabideak mugatuak direla gogoratzea garrantzitsua da.
Ted Danson