Munduko orduak
Webgunearen atal honetan, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan landu dugun Poligono izarrak-Munduko orduak proiektuan lortutako emaitzak ditugu. Proiektuaren azalpena ezagutzeko hemen klikatu.
Proiektuan, oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatuz eta poligono izarretan oinarrituz, erlojuak diseinatu eta marraztu ditugu. Jon Otaolak, Ikastolako sukaldariak, sukaldean frutak jasotzeko erabiltzen diren kartoi-kutxak gorde eta eman dizkigu, eta guk kartoi-kutxak berrerabiliz, erlojuak eraiki ditugu MUNDUKO ORDUAK adieraziz. Gure erlojuek munduko zazpi leku hauetako orduak markatzen dituzte, ekialdetik mendebaldera: Japonia, Gaza, Kamerun, Euskal Herria, Venezuela, Boise eta Hawaii.
Proiektuaren emaitzekin Beheko-Soloako tabernan antolatu dugun erakusketaren bitartez, arloko edukiak landuz eta materialak berrerabiliz, arte-lanak egin daitezkeela adierazi nahi dizuegu Ikastolako pertsona guztiei. Espero dugu gure mezuak zuengan eragina izatea.
Unesco Eskola Elkartuen Saretik, No a todas las guerras proposamena jaso genuen, Ukrainan eta Gazan bereziki bizitzen ari diren gerra-egoerak salatzeko eta bakea eskatzeko. Proposamena kontuan izanik, erakusketako erlojuak salgai jarri ditugu, eta lortutako dirua UNICEF erakundeari emango diogu, Unidos por Gaza kanpainan parte hartuz, Gazako milioi bat haur baino gehiagok behar duten laguntzan kolaboratzeko. Guztira 140 euro lortu ditugu.
Behean, antolatutako erakusketa eta lortutako emaitza batzuk:




