Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.

POLIGONO IZARRAK

2018-2019 ikasturteko 1. proiektua Poligono Izarrak izango da. Izarrak diseinatzeko, oinarrizko trazadura eta forma geometrikoak izango ditugu aztergai, behean sailkatuta agertzen zaizkigunak. Hauek dira landuko ditugun gaiak Poligono Izarren proiektua prestatzeko:

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, laukiak eta karratuak eta poligono erregularrak. Poligono erregularrak marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Poligono Izarrak diseinatu, marraztu, margotu eta eraikiko ditugu. Hau da, Poligono Izarren sormen prozesu amiatezin bati emango diogu hasiera.

 

Beheko dokumentuan landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak dituzu:

Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

Joan den ikasturteko Poligono Izarrak proiektuan LHko 5. mailako ikasleekin burututako jardueren bideoa behean duzue. Ikusi eta ikasi!

Proiektuaren ebaluazioa

Beheko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkizuen bezala dituzue.

Atal bakoitza nola ebaluatuko den ikasgelan azalduko da.

Beheko galerian 2018-2019 ikasturtean ikasleek eraikitako poligono izar batzuk ikusgai dituzue:

Beheko bideotan geoplano zirkularretan koloretako gomekin eraikitako poligono izar batzuk ikusgai dituzue:

Creativity is a combination of discipline and a childlike spirit.


Robert Greene