top of page

Lauroko ekosistema

 

Webgunearen atal honetan, DBHko 1. mailako Plastika arloan landu dugun Lauroko ekosistema proiektuan lortutako emaitzak ditugu. Proiektuaren azalpena ezagutzeko hemen klikatu.​

​

Proiektuaren helburu nagusia irudien bitartez gure ingurunea adieraztea izan da, era horretan, 15. Garapen Jasangarrirako Helburua, LEHORREKO BIZITZA landu dugu.

​

Irudiak egiteko teknika desberdinak erabili ditugu; ohiko tekniken artean, MARRAZKETA eta ESTANPAZIOA, eta teknika digitalen artean ARGAZKIGINTZA eta MARRAZKETA DIGITALA.​

​

Beheko argazki-galerietan, proiektuan burututako prozedurak eta lortutako emaitzak ikusgai ditugu.​

​

Lehenengoan, ikasleak Ikastolako kanpoko espazioetan gure ekosistemaren, batez ere landarediaren, argazkiak eta marrazkiak egiten. Saio hauetan ikasle batzuk ikusitako zaborra ere bildu zuten:

​

​

Beheko irudietan, ikasleek kanpoaldean egindako marrazkiak:

​

​

Beheko argazki-galerian, ikasleek kanpoaldean egindako argazki batzuk:

​

​

Beheko argazki-galerian, ikasleak irudi digitalak sortzen. Kanpoaldean egindako argazkietatik abiatuz, SketchBook aplikazioan marrazki digitalak egiten, lehenbizi irudiak zuri-beltzez marraztuz, eta ondoren, koloreztatuz:

​

​

Beheko argazki-galerian, ikasleek iPadarekin egindako marrazki digitalak:

​

​

Beheko argazki-galerian, ikasleak estanpazioak egiten kanpoaldean jasotako hostoak erabiliz. Beherago, lortutako emaitza batzuk:

​

bottom of page