ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA

Webgunearen atal honetan ikasturteko bigarren proiektua dugu: Abstrakzio Geometrikoa. Proiektu honetan irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak aztertu, frogatu eta landuko ditugu: ikus-elementuak, konposaketa eta formatua.

 

Norbere aurkezpen ikurra proiektuan, lerroetan eta koloreetan oinarritu baginen, oraingoan baliabide gehiago aztertuko ditugu eta irudiak sortzerakoan aplikatuko ditugu. Oinarrizko baliabideak era egokian erabiliz gero gure irudien bitartez guk nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.

Abstrakzio Geometrikoa proiektuak bi atal izango ditu:

  1. atala: ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA AZTERTZEN. Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideei buruzko informazioa bilatu, erregistratu, ulertu, interpretatu eta ebaluatuko dugu Abstrakzio Geometriko estiloko irudiak era egokian aztertzeko eta hauen mezuak eta efektuak ulertzeko.

  2. atala: MUGIMENDUA MODU ABSTRAKTUAN ADIERAZTEN. Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak erabiliko ditugu Abstrakzio Geometriko estiloko irudiak sortzeko eta gure mezuak adierazteko.

Abstrakzio Geometriko proiektua lantzeko Irudiaren egitura Abstrakzio Geometrikoan iBooka erabiliko dugu. Bertan proiektuan landuko ditugun eduki guztien azalpenak, irudiak, bideoak, aurkezpenak, galdetegiak eta bestelako baliabideak ditugu proiektua aurrera eramateko. iBooka ikasgelan lortuko dugu.

Irudiaren egitura iBookaren azala.jpg
Irudiaren egitura iBookaren orria_2 (2).
Irudiaren egitura iBookaren orria_2 (1).

PROIEKTUAREN 1. atala: ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA AZTERTZEN

Beheko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua proiektuaren 1. atalean?

IKUSIZKO KOMUMNIKAZIOA.png

Irudiaren egitura Abstrakzio Geometrikoan iBookaren irakurketa eta ulermena lantzeko klaseetan jarduerak zehaztuko ditugu. Beheko dokumentuan erabiltzen ari garen eskema dugu. Edozein testuren irakurketa lantzeko baliagarria izan daiteke. Kasu honetan irudien interpretazioa ere gehitu dugu, guretzako oinarrizko baliabidea baita.

IMG-7181.JPG
IMG-7183.JPG

Beheko infografietan Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak: ikus-elementuak, konposaketa eta formatua azalduta ditugu. Horiek dira irudiak aztertu eta sortzeko kontuan izan behar ditugun baliabideak! Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

IRUDIAREN EGITURA.png
IRUDIAREN EGITURA-2.png
IRUDIAREN EGITURA-3.png
IRUDIAREN EGITURA-4.png

Behean irudien azterketarako bi aurkezpen ditugu:

  1. Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa: irudiak aztertzeko jarraituko ditugun urratsak azaltzen dituena.

  2. Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa. Atzean hotza, aurrean beroa. Irene García. 2019: irudi baten azterketa eginda duena, azterketa nola egin behar den argi izateko eta eredu bezala erabil dezakeguna.

 

Aurkezpenak ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

AbstrakzioGeometriko estiloko irudien az
IMG-0156.PNG

2008-2009 ikasturtetik aurrera Abstrakzio Geometriko proiektuan egindako irudien bilduma ikusteko hemen klikatu. 2018-2019 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu. 2019-2020 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.Bilduma hauetatik edozein irudi aukera dezakegu azterketa egiteko.

Ponpa urdinak. Irantzu Gamo. 2008.jpg
AldaiturriagaEnara_Irudi hotza borobil b
CirardaPeio_Zirkuluak kanporantza.PNG

Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren 1. atalaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren 1. atalaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuaren 1. atalean zehar ebaluatuko diren edukiak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala ditugu.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

PROIEKTUAREN 2. atala: MUGIMENDUA MODU ABSTRAKTUAN ADIERAZTEN

Beheko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua proiektuaren 2. atalean?

IKUSIZKO KOMUMNIKAZIOA.png

Beheko eskeman proiektuaren 2. atalean jarraituko ditugun urratsak azalduta ditugu:

1​

2018-2019 ikasturteko ikasleek egindako eta proiektuaren 1. atalean aztertutako irudi batzuk talde osoko bileran berriro aztertu irudien egileen (4. mailako ikasleen) laguntzarekin.
Proiektuaren 1. atalean egindako eskemak zuzendu, hobetu eta azken emaitzak sortu.

2

Proiektuaren 2. atala Showbien eta webgunean azaldu.
Eskemetan oinarrituta, Abstrakzio Geometriko estiloko irudien zirriborroak egin mezu desberdinak adieraziz: MUGIMENDUA, NORABIDE DESBERDINAK, BIZITASUNA...

3

iBookeko 6. kapituluan IRUDIAK SORTZEN atala aztertu irudiaren planifikazioa nola egin behar den jakiteko. ZER, NOLA-NON eta ZERTARAKO eredua 2018-2019 ikasturteko ikasleen planifikazio lanetan gainbegiratu.
Zirriborroak egiten hasi.

4

Aurreko ikasturteetan ikasleek egindako irudi batzuetan Irudiaren Oinarrizko Baliabideak aztertu KONPARATU eta KONTRASTATU edo OSOTASUNA eta ZATIAK pentsamendu trebetasunak landuz.

5

Zirriborroak egiten jarraitu irudi geometrikoak sortzeko zuzenkia, konpasa eta beharrezko tresnak erabiliz. Zirriborroetan efektuei, ikus-elementuei, konposaketari eta formatuari buruzko anotazioak idatzi planifikazio dokumentuan erabiltzeko.

6

7

Planifikazioaren dokumentua idatzi (zirriborroetako anotazioetan oinarrituz) eta Showbiera bidali.
Zirriborroak bukatu eta azken emaitzarekin hasi.

AZKEN EMAITZA paperean lantzen hasi, planifikazioan zehaztutakoari eta zirriborroetan landutakoari jarraituz.

Proiektuan zehar egindako lanaren Portafolio digitala nola sortu azaldu.

8

AZKEN EMAITZA paperean bukatu eta zirriborroekin batera Portafolio digitalean aurkeztu.
Azken emaitza formatu digitalean lantzeko, SketchBook aplikazioa aztertu eta frogatu. Arkatz digitalaren ezaugarriak eta abantailak ezagutu. IRUDI DIGITALA lantzen hasi.

9

IRUDI DIGITALA bukatu (papereko azken emaitzari, planifikazioan zehaztutakoari eta SketchBook aplikazioaren aukerei jarraituz) eta Showbiera bidali. Irudi digitalaren sortze prozesua azaltzen duen bideoa iMovie aplikazioan nola egin aztertu. BIDEOA egiten hasi.

10

11

Irudi digitalaren sortze prozesuaren BIDEOA bukatu eta aurkeztu.

AZKEN EMAITZAK (irudiak+bideoak) proiektatuz banaka azaldu eta talde osoko bileran aztertu eta ebaluatu.

Beheko bideoetan proiektuaren bigarren ataleko 3. eta 5. urratsak azaltzen dira; zirriborroak nola planteatu, nola burutu eta zirriborroetan anotazioak nola idatzi azalduta dugu. Bideo bakoitzean irudi edo eredu desberdin bat azaltzen zaigu. Ikusi eta ikasi!

Behean irudiaren planifikazioa edo azalpena azaltzen duten bi aurkezpen ditugu:

  1. Abstrakzio Geometriko estiloko irudiaren azalpena: irudi bat sortzerakoan egin beharreko planifikazioaren urratsak azaltzen dituena. Azalpen eredu honi jarraitzen badiogu, gure irudiaren bitartez azaldu nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu, ikusizko baliabideak era egokian aztertuz, landuz eta irudian aplikatuz.

  2. Abstrakzio Geometriko estiloko irudiaren azalpena. Irudi hotza borobil beroekin. Enara Aldaiturriaga. 2019: irudiaren azalpena eta planifikazioa eginda duena, azalpena nola egin behar den argi izateko eta eredu bezala erabil dezakeguna.

 

Aurkezpenak ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

AbstrakzioGeometriko estiloko irudien az
IMG-0116.PNG

Mugimendua eta norabidea adierazteko, konposaketa atalaren barnean erritmoa baliabide garrantzitsua da. Erritmoaren erabileran sakontzeko, behean erritmoari buruzko aurkezpena duzue informazio askorekin: erritmo motak, hauen bitartez lor daitezkeen efektuak eta adibideak. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

Erritmoa.png

2019-2020 ikasturtean, ikasleek proiektuaren bigarren ataleko 5. urratsean lortutako emaitzen erakusketa antolatu genuen. Bai zirriborroen bai zirriborroak anotazioekin egindako lanen eredu bikainak ditugu ikusgai eta aztergai, guretzako inspirazio iturri izan daitezkeenak. Erakusketa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

AialaGarabieta_6.png

Proiektuaren bigarren ataleko 6. urratsa burutu baino lehen, hau da, Planifikazio dokumentua idazten hasi baino lehen, beheko bideoa ikusiko dugu. Bideoan, Planifikazio dokumentuan azaldu behar ditugun edukiak azalduta ditugu, hala nola, irudiaren efektuak nola adierazi, mugimendua, norabidea eta hauen kontrako efektuak, ikusizko baliabideen erabilera edo formatuaren erabilera norabidea era egokian adierazteko. Era honetan, eduki garrantzitsuak birpasatuko ditugu dokumentuan akatsak ekiditeko. Ikusi eta ikasi!

Proiektuaren bigarren ataleko 8. urratsean, gure zirriborroak, zirriborroak anotazioekin eta azken emaitza Portafolio digitalean aurkeztuko ditugu. Beheko bideoan Portafolio digitala nola sortu azalduta dugu. Irudien argazkiak nola egin, argazkiak onak egiteko bete behar ditugun baldintzak, argitasuna, planoen kokapena, argazkien edizioa, eta azkenik, portafolio digitala Keynote formatuan nola sortu ikusi eta ikasiko dugu. Bideoan azaldutako urratsak jarraituz gero, gure portafolio digitala era egokian sortuko dugu. Ikusi eta ikasi!

Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren 2. atalaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren 2. atalaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuaren 2. atalean zehar ebaluatuko diren edukiak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala ditugu.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

2018-2019 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.

2019-2020 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.

Nire lanarekin adierazi nahi dudana artista orok bilatzen duena da: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni neu modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz.


Piet Mondrian

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.