Piet Mondrian 

Webgunearen atal honetan Piet Mondrianen biografia dugu, Vasili Kandinski eta Kazimir Malevitxekin batera, Abstrakzio Geometrikoa estiloko sortzaileetako bat.

Autorretratua.

Piet Mondrian. 1918.

Olio pintura mihisearen gainean.

88 x 71 cm.

Arte museoa, La Haya.

Piet-Mondrian-Self-Portrait-2-.JPG

SARRERA​​

Piet Mondrian 1872. urtean jaio zen Amersfooten, Holandan. Amsterdameko Akademian marrazkia eta pintura ikasi zituen, eta bere lehenengo lanak Holandako paisaien margoak izan ziren. 1891. urtean Pariseko “Salón de los Independientes” erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa honetan zenbait pintore kubistak bere lana erakutsi zuen baita ere. 1912 eta 1914. urteen bitartean, Parisen bizi izan zen, kubismoa landuz gehienbat bere arte lanetan.

1914. urtean, bere jaioterrira, Holandara, bueltatu zen eta De Stijl taldea eratu zuen Theo van Doesburg artistarekin batera. 1917. urteaz geroztik egin zituen koadro eta teoriengatik da batez ere ezagutua Piet Mondrian. Urte hauetatik aurrera egin zituen irudietan, lerro horizontal eta bertikalaren arteko harremana ikertu zuen bi dimentsiotako espazioan. Bere irudien konposaketak eratzeko, Mondrian lauki zuzena eta karratuan oinarritzen zen, eta koloreen erabilera oso murriztua zen berarentzat: gorria, urdina, horia, beltza, zuria eta grisa erabiltzen zituen bere irudiak margotzeko. Irudiak egiteko modu berri honi Neoplastizismo izena eman zion Mondrianek.

Composition_A_by_Piet_Mondrian_Galleria_

A konposaketa.

Piet Mondrian. 1920.

Olio pintura mihisearen gainean.

90 x 91 cm.

Galleria nazionale d'arte moderna e contemporanea, Roma.

1940. urtean, 2. Mundu Gerra garaian, Estatu Batuetara joan zen. Europa utzi eta Amerikara abiatu zen. New Yorken egindako lanek askatasun gehiago eta erritmo biziagoa adierazten dute, hiri handia eta Jazz musikaren ondorioz ziur aski. Bere bizitzako azken urteetan Broadway Boogie-Woogie lan famatua egin zuen. Piet Mondrian 1944. urtean New Yorken hil zen.

NEOPLASTIZISMOA: irudiak egiteko modu berri bat

Lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu Piet Mondrianek bere lanetan, goiko irudian ikus dezakegun bezala. Piet Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sortzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik. Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko elementuak erabiliz, lerroa, planoa eta kolorea, Mondrianek abstrakzioa deituriko adierazpidean egin zituen bere lanik garrantzitsu eta ezagunenak. Irudiak egiteko modu berri honi Neoplastizismo izena eman zion Mondrianek.

eyJ0eXAiOiJKV1QiLCJhbGciOiJIUzI1NiJ9.eyJ

Konposaketa gorria, horia eta urdina.

Piet Mondrian. 1921.

Olio pintura mihisearen gainean.

59,5 x 59,5 cm.

Arte museoa, La Haya.

Neoplastizismoak, irudiak egiteko modu berri bat proposatzeaz gain, mundua berriro diseinatzea zuen helburu bezala. Artista askok lan egin zuen ideia horri jarraituz, baina mundu osoaren aldaketa behar zen teoria honen helburuak betetzeko, eta mundua berriro diseinatzea ez da gauza erraza. Mondrianen lanak eragin handia izan zuen artista askorengan, batez ere pintura eta diseinu arloan. Irudiak egiteko modu berri honen eraginaren adibide batzuk hurrengo lau irudietan ikus ditzakegu; arropen diseinuan, altzarien diseinuan, egoitzen diseinuan eta abar. Ziur aski, gutariko askok ikusi dituela Mondrianen lanen konposaketetan oinarritutako irudiak arropetan, objektuen diseinuetan, apaingarrietan, erlojuetan eta abarretan.

Mondrian_7.jpg
Mondrian_4.jpg
Mondrian_10.jpg
Mondrian_1.jpg
Mondrian_2.jpg
Mondrian_8.jpg

MONDRIANEN LANAREN GARAPENA

Mondrianek artea helburu bat lortzeko baliabide bezala kontsideratzen zuen: izpirituaren lasaitasuna edo bakea zen artearen bitartez bilatzen zuena. Mondrian kubismoaren bidetik ailegatu zen abstrakziora. Kubismoarekin izan zuen harremana eta koloreen erabilera kontuan izanik, ongi uler dezakegu Mondrianen lanaren garapena naturan oinarritutako irudietatik abstrakzioraino.

Hirurogei urte zituenean, Piet Mondrian Jazz musikaren zaletua egin zen, eta etengabe dantzatzen zuen. Bere estudioan, Jazz musika entzuten zuen lan egiten zuen bitartean. Jazz musika, dantzarekiko zaletasuna, New York hiriko kaleen diseinua eta Manhattan, Broadway Boogie-Woogie koadroaren inspirazioa izan zirela esaten da.

Broadway Boogie-Woogie.

Piet Mondrian. 1943.

Olio pintura mihisearen gainean.

127 x 127 cm.

MoMA, New York.

GFoo.jpg.png

Mondrianek oso era sinplifikatuan lantzen zituen bere konposaketak: formak lantzeko karratua eta lauki zuzena besterik ez zituen erabiltzen. Koloreen artean, gorria, urdina, horia, beltza, grisa eta zuria erabiltzen zituen. Ez zuen lerro edo forma kurbaturik erabiltzen bere irudien konposaketarako. Forma eta kolore hauek erabiliz egin zituen Mondrianek bere lan nagusiak. Irudi sinple eta esanguratsu hauek eta Neoplastizismoari buruzko teoriengatik ezagutzen dugu gaur egun Piet Mondrian.

UnterEumel izeneko egilearen bideo hau, Philip Glassen musikarekin lagunduta dago. Mondrianen lanaren garapena ulerzteko bikain egina dagoen ikus-entzunezko lana da, transizioen bidezko animazioen bitartez, Mondrianen lanak kronologikoki azaltzen dira:

Piet Mondriani buruz informazio gehiago hemen klikatuz gero.

Artean ikuspegi espirituala lortzeko, errealitatean ahalik eta gutxien

oinarritu behar gara, errealitatea espiritualaren aurka dagoelako.


Piet Mondrian

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.