ESKEMAK EGITEN

Webgunearen atal honetan ESKEMAK NOLA EGIN ikasiko dugu. Gure ikasketa prozesuan eskemak oso baliagarriak dira, beraz, eskemen ezaugarriak eta egiteko modua ongi ulertzen eta aplikatzen ikasiko dugu.

Eskema bat gai baten funtsezko ezaugarriak logikoki lotuta erakusten dituen prozesu baten irudikapen mentala edo sinbolikoa da. Eskema bat gai baten funtsezko ezaugarrien azalpen ordenatua da; ezaugarri horiek lerroekin, zenbakiekin edo beste zeinuen bitartez harremanduta azaltzen dituen adierazpen grafikoa da.

Beheko aurkezpenean eskemei buruzko informazioa dugu. Ikusi eta ikasi!

ESKEMA.png

Eskemen ezaugarriak eta nola egin ulertu ondoren, eskema mota pare bat aztertuko dugu. Ohikoenak giltzen edo gezien bidezko eskemak dira. Behean bi ereduak ditugu. Bietan, edukiak hierarkiko antolatuta daude, hau da, garrantziaren arabera. Eskema mota bakoitzean ideia nagusiak letra beltzaranez eta neurri handiagoan idatzita daude garrantzia adierazteko. Bigarren mailako ideiak eta hauen xehetasunak eta azalpenak, letra neurri txikiagoan daude. Ereduak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

ESKEMA_GILTZAK.png
ESKEMA_GEZIAK.png

Behean giltzen eta gezien bidezko eskemaren ereduak ditugu. Bi ereduetan edukiak hierarkiko antolatu direla ikus dezakegu. Eskemak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

ESKEMA_GILTZAK_IKUS-ELEMENTUAK.png
ESKEMA_GEZIAK_IKUS-ELEMENTUAK.png

Beheko argazkietan, ikasleak Plastika arloko Abstrakzio Geometrikoa proiektuan eskemak egiten ikus ditzakegu, ESKEMAK EGITEKO URRATSAK jarraituz. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

IMG_3026.JPG
IMG_3025.JPG
IMG_7242.JPG

1. Eskema egiteko testua irakurtzen.​

2. Testuak azpimarratzen.

IMG_3028.JPG
IMG_3041.JPG

3. Hitz gakoak aukeratzen.

IMG_7183.JPG

6. Eskema grafikoki lantzen: lerroak, geziak, koloreak, irudiak...

5. Ideiak elkarrekin harremantzen.

4. Eskema mota aukeratzen.​

Eskemak egiterakoan, ikusizko-pentsamenduaren elementuak aplikatzen baditugu, hau da, irudiak, formak, koloreak, konektoreak... erabiltzen baditugu, informazioa modu erakargarrian eta errazean adieraziko dugu. Ideiak eta kontzeptuak irudien bitartez azaltzerakoan, informazioa hobeto ulertu, bereganatu eta gogoratuko dugu.

Beheko infografietan, irudien erabileraren adibideak ditugu. Infografiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

ESKEMA_Ikus-Hizkuntzaren baliabideak.png
ESKEMA_ikus-elementuak.png
ESKEMA_konposaketa.png
ESKEMA_formatua.png

Beheko ereduetan ikasleek egindako eskemen bertsio digitalak ditugu. Abstrakzio Geometrikoa proiektuan egindako lanak dira. Eskemetan, irudiaren egitura osatzen duten baliabideen azalpena adierazita dago. Eskemak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

ESKEMA_Ikus-HizkuntzarenBaliabideak_Jona

Jonan Gomez 3.D

ESKEMA_Konposaketa_Mendia_DeLaFuente.png

 

Itsaso Mendia 3.E &

Ander de la Fuente 3.A

ESKEMA_Ikus-elementuak_Adirane_1.png

Adirane Serna 3.A

ESKEMA_Formatua_Villaverde.png

Eneko Villaverde 3.A

Eskerrik asko ikasleei egindako lan onagatik, eskema hauek ikasle askorentzat baliagarriak izango dira eta.

Eskema hauek Abstrakzio Geometrikoa proiektuan burututako IRAKURKETA-ULERMENA jardueraren emaitzak dira. Jardueraren azalpena beheko dokumentuan dugu:

Eskemak oinarrizkoak dira gure ikasketa prozesuan; gure ulermena egituratzen dute eta gai baten elementuak eta interpretazioak kokatzeko sistema dira.

 

Daniel Levitin

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.