Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.

Tangram PROIEKTUA 1. atala

2019-2020 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan Tangram gaiaren inguruan landuko ditugu proiektu guztiak. Webgunearen atal honetan Tangram proiektuaren 1. atala azalduko dugu.

Tangram irudiak diseinatzeko, lehenbizi Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak eta forma geometrikoak aztertu eta era egokian marrazten ikasiko dugu. Hauek dira landuko ditugun edukiak Tangram proiektua prestatzeko:

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak eta paralelogramoak. Forma geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Tangram jokoaren piezak eta figurak diseinatu, marraztu eta eraikiko ditugu. Hau da, Tangram jokoaren sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.

 

Beheko dokumentuan landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak dituzu:

Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

Tangram gaiarekin hasteko, lehenbizi Tangram jokoaren historia ezagutuko dugu:

Beheko aurkezpenean Tangram jokoa osatzen duten forma geometrikoen ezaugarriak aztertzen ditugu: triangeluak, paralelogramoak, aldeen neurriak, figuren azalerak... Aurkezpenaren bukaeran ezaugarri hauek lantzeko ariketa batzuk agertzen dira. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

Tangram ezaugarri geometrikoak.PNG

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Creativity is a combination of discipline and a childlike spirit.


Robert Greene