top of page
KIROLARIAK MUGIMENDUAN

 

2023-2024 ikasturteko bigarren proiektua dugu hemen; kirolariak mugimenduan marraztu eta margotzearena. Proiektuaren helburua kirolariak euren kirola praktikatzen adieraztea izango da, eta horretarako, oinarrizko ikus-elementuak diren lerroak eta koloreetan oinarrituko gara. Bai lerro, bai koloreen ezaugarriak era egokian erabiliz gure irudiaren bitartez nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.

surflaria.PNG

 

Beheko infografiek eta hitz-multzoak gure proiektuan landuko ditugun ideia nagusiak azaltzen dikigute. Bertan agertzen diren kontzeptuak gure proiektua burutzeko ardatzak izango dira. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

IKUSIZKO KOMUMNIKAZIOA.png
hitz-multzoa.PNG

 

Proiektuan landuko ditugun edukien aurkezpenak behean ditugu: Lerroa, oinarrizko ikus-elementua, lerroen ezaugarriak azaltzen dituena, eta Kolorearen teoria koloreen ezaugarriak eta erabilera egokia azaltzen dituena.

 

Taldeko irudia egiteko kideen marrazkiak elkartuko ditugu. Kideen irudiak elkartzeko sortzen zaizkigun formatu desberdinen aukerak beheko eskeman ditugu. Formatua egokitzeko irudiaren mugimenduak duen norabidea kontuan izan behar dugu! (Gogoratu hori planifikazioan zehaztu behar dugula). Eskema hauetan lau kideko taldeen kasuak agertzen dira. Hiru kideko taldeen kasuan bi modutara jokatu ahal dugu:

  1. Formatu horizontal edo bertikal luzea nahi badugu: hiru orritako formatu horizontal edo bertikal luzea erabili.

  2. Laukizuzen formatu arruntak nahi baditugu: lau irudi egin eta beheko ereduak erabili.

FORMATU AUKERAK.PNG

 

Proiektuaren ebaluazioa

Beheko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko dtugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Atal bakoitza nola ebaluatuko den ikasgelan azalduko da.

Talentuak partidak irabazten ditu,

baina talde lanak eta inteligentziak txapelketak irabazten dituzte.


Michael Jordan

bottom of page