top of page

GURE IZAERA

GURE IZAERA

GURE ARLOAREN IZAERA
 

Gure arloaren izaera eta lan egiteko modua bost zutabe hauetan oinarritzen da:

 

  1. PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA. Gure lanak epe ertain eta epe luzeko proiektuen bitartez burutzen ditugu. Proiektuen epeak denon artean adosten ditugu.

  2. IKASKETA KOOPERATIBOA. Gure lan egiteko modua IKaren antolamenduan oinarritzen da. IKaren egitura desberdinak erabiltzen ditugu.

  3. GALDERA BATEK HAINBAT ERANTZUN. Aztertzen ditugun arazoek hainbat erantzun dutela onartzen dugu. Gure arloan Zenbat buru hainbat aburu esaera ongi ezagutzen dugu.

  4. IKASKETA ZERBITZUA. Gure proiektuetako emaitzekin jarduerak burutzen ditugu beste etapetako ikasle eta irakasleekin. Gure proiektuek gure ingurunean eragina izan dezaketela badakigu.

  5. ARGITALETXEA GU GARA. Garatzen ditugun proiektuetan lortutako emaitzak gure webgunean, gure plataforma desberdinetan eta liburuetan argitaratzen ditugu. Ikastolan ere gure lanen erakusketak antolatzen ditugu.

Beheko bideoak MT arloaren izaera adierazten du, Plastika arloari ere egokitzen zaiona:

 

Gure izaera adierazten duten GALDERA BATEK HAINBAT ERANTZUN, IKASKETA ZERBITZUA, ARGITALETXEA GU GARA eta IKUSIZKO PENTSAMENDUA atalak erakusten ditugu beheko bideoetan:

Ikusi eta ikasi
Eta ondo entzun
Hobeto heldu

Hobeto heldu.


Delirium Tremens

bottom of page