top of page
Oinarrizko Forma Geometrikoen ZATIKETA

 

2022-2023 ikasturteko 1. proiektuan zehar Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak landuko ditugu. Oinarrizko trazadura hauen bitartez, oinarrizko forma geometrikoak eta hauen zatiketak diseinatu eta marraztuko ditugu. Taldean egindako lanarekin Ikastolan erakusketa bat antolatuko dugu Marrazketa Teknikoa arloan Ikastolako hoberenak garela erakusteko.

Proiektua Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta egingo dugu, landuko ditugun edukiak eta prozedurak Bloomen taxonomia gainbegiratuari jarraituta landuz: GOGORATU, ULERTU, APLIKATU, AZTERTU, EBALUATU eta SORTU.​​

BLOOMEN TAXONOMIA GAINBEGIRATUA sare mod
BLOOMEN TAXONOMIA GAINBEGIRATUA sare mod

 

2017-2018 ikasturtean, MT3 taldean Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarritu ginen SARE GEOMETRIKOAK, MODULUAK eta SARE MODULARRAK gaia lantzeko. Behean proiektuan sortutako horma-irudia eta horri buruzko azalpen bideoa dugu. Ikusi eta ikasi!

Bloomen taxonomia gainbegiratua sare mod

 

Proiektuak hiru atal izango ditu:

  1. atala: BEHE MAILAKO PENTSAMENDUTIK GOI MAILAKO PENTSAMENDURA. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren GOGORATU eta ULERTU urratsak landuko ditugu Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak identifikatzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, ulertzeko eta marrazteko.

  2. atala: GOI MAILAKO PENTSAMENDUA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren APLIKATU, AZTERTU eta EBALUATU urratsak landuko ditugu Marrazketa Teknikoaren trazadurak, oinarrizko forma geometrikoak eta hauen zatiketak erabiltzeko, aplikatzeko, antolatzeko, egituratzeko, kritikatzeko eta ebaluatzeko.

  3. atala: SORMENA, GOI MAILAKO PENTSAMENDU GORENA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren SORTU urratsa landuko dugu Marrazketa Teknikoaren trazadurak, oinarrizko forma geometrikoak eta hauen zatiketak gure sormen prozesuan planifikatzeko, diseinatzeko, eraikitzeko, marrazteko eta sortzeko.

Behean, 2012-2013 ikasturteko 4. mailako ikasleek Oinarrizko Forma Geometrikoen ZATIKETA proiektuan egindako diseinuak:

ZIRKULUA_ZalayaEneko.jpg

 

Eneko Zalaya

TRIANGELUA_ZuazoIñigo.jpg

 

Eneko Díez

KARRATUA_ZuazoIñigo.jpg

 

Iñigo Zuazo

KARRATUA_BasabeAsier.jpg

 

Asier Basabe

ZIRKULUA_GalarragaXabier.jpg

 

Xabier Galarraga

ZIRKULUA_DíezEneko.jpg

 

Iñigo Zuazo

Proiektuaren hasiera honelakoa izanen da:

 

Marrazketa Teknikoaren trazaduren eta oinarrizko forma geometrikoen ezaugarriak sailkatu, azaldu eta konparatuko ditugu. EDUKIAK eta PROZEDURAK, banaka edo taldeka, laburbildu, marraztu eta ulertuko ditugu.

Hauek dira landuko ditugun edukiak proiektua prestatzeko:

  • Marrazketa Teknikoaren trazadurak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria, Thalesen teorema eta gehiago.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, paralelogramoak eta poligono erregularrak.

Trazadura geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Forma Geometrikoen zatiketen irudiak diseinatu, marraztu eta eraikiko ditugu, hau da, Geometriaren bidezko sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.

Beheko dokumentuan, landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak ditugu:

 

Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

 

Nola marraztu lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak eskuaira eta kartaboia erabiliz:

 

Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:

 

2016-2017 ikasturtean sortutako ariketa txostena

 

Beheko aurkezpenean, DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016-2017 ikasturtean, ikasleek oinarrizko forma geometrikoen, zirkuluen, karratuen eta triangeluen barneko zatiketa ariketa landu zuten. Ariketan oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatu zituzten; erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Eurek sortutako irudiak urratsez urrats azaldu zituzten eta beheko txostenean bildu ditugu, beste ikasleentzako ariketa bezala erabiltzeko. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

 

Karratuaren zatiketa geometrikoa

 

Proiektuaren azken urratsean, hau da, sormena lantzen dugunean, karratuaren zatiketa geometrikoa egingo dugu. Karratuaren zatiketa egiteko, oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatuko ditugu: erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Guretzako eredua den Matt W. Moore artistaren lana aztertuko dugu, berak ere forma geometrikoen zatiketa landu baitzuen SHADOVVS erakusketan.

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

En la vida hay que evitar tres figuras geométricas; los círculos viciosos,

los triángulos amorosos y las mentes cuadradas.


Mario Benedetti

bottom of page