Lauroko mapa 15. GJH
Webgunearen atal honetan 2025-2026 ikasturteko lehenengo proiektua dugu, Lauroko mapan, Garapen Jasangarrirako 15. Helburua (GJH), LEHORREKO BIZITZA, etapa desberdinetan non eta nola lantzen dugun adieraztea.
Zenbat paper eta kartoi hondakin sortzen dugu Ikastolan? Eta etxean? Zer egin dezakegu hondakin horiekin? Nola berrerabil ditzakegu Ikastolan sortzen diren paper eta kartoi hondakinak Lauroko mapa sortzeko?
Ikas-egoeraren helburu nagusia Ikastolako mapa handi bat sortzea da papera eta kartoia berrerabiliz. Horretarako, Adierazpen Artsitikoaren arloko edukiak aplikatu eta eredu eta baldintza batzuei jarraituko diegu. Irudiaren oinarrizko baliabideak eta teknikak era egokian aplikatuz, Garapen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, gure ingurunean nola lantzen dugun adieraziko dugu.
Proiektua taldeka landuko dugu, taldeka sortzen dugulako eta lanari taldeka ekiten diogulako.
Lehenbizi, UN Etxearen 15. GJHari buruzko bideoa ikusiko dugu:
Behean, Lauro 2030 Agenda-planaren dokumentua dugu. Bertan, 15. GJHa irakurri, ezagutu eta ongi aztertuko dugu:
Proiektuaren helburua Ikastolako mapa irudikatzea izango da, ingurunea, eraikinak eta espazio berdeak bereiziz, Ikastolako kurrikulumean 15. GJHa lantzeko erabiltzen ditugun guneak erakutsiz koloreak era esanguratsuan erabiliz. Ikas-egoera hau 2025-2026 ikasturteko 15. GJHaren inguruko esku-hartze planarekin harremanduko dugu.
Proiektua burutzeko, 2025-2026 ikasturteko 15. GJHaren eremu jasangarriaren eta kurrikulumaren esku-hartze plana azaldu eta aztertuko dugu.
Hauek dira proiektuan landuko ditugun ikas-eduki nagusiak: proiektua gauzatzea eta aurrera eramatea urratsei era egokian jarraituz, teknika desberdinak lantzea eta kolorea era egokian aplikatzea, irudietan era esanguratsuan landuz eta kolorearen ezaugarriak aplikatuz.
Hauek dira proiektuan landuko ditugun teknikak:
-
OHIKO TEKNIKAK: MARRAZKETA, KOLOREZTATZEA, MATERIALEN BERRERABILPENA eta COLLAGE.
-
TEKNIKA DIGITALAK: INTERNET eta APLIKAZIO DIGITAL INTERAKTIBOAK.

Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Diseinatzailea gustu ona duen antolatzailea da.
Bruno Munari