KOMIKIA
Webgunearen atal honetan 2020-2021 ikasturteko hirugarren proiektua dugu, komikiak sortzearena. Proiektuaren helburu nagusia gure istorioak komikien bitartez kontatzen ikastea da. Komikiaren bitartez edozein gairi buruz istorio bat azaltzen dugunean, bi arlo landuko ditugu aldi berean, alde batetik, komikian azaltzen dugun gaia, eta bestetik, komikia eta bere baliabideak, hau da, Plastika arloa.
Corto Maltese. Hugo Pratt.
Komikiaren proiektua lantzeko Komikia iBooka erabiliko dugu. iBookean, proiektuan landuko ditugun eduki guztien azalpenak, irudiak, ereduak, galdetegiak eta bestelako baliabideak ditugu proiektua aurrera eramateko. iBooka ikasgelan lortuko dugu.
Behean IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA dugu. Azter ditzagun eskema osatzen duten elementuak.
Goiko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua komikiak aztertzen ditugunean? Eta komikiak sortzerakoan? Eta komikiak?
Garaipena erraza denean, ez du baliorik.
Spiderman