top of page
KOLOREAREN TEORIA

 

Webgunearen atal honetan 2026-2027 ikasturteko bigarren proiektua dugu, Kolorearen Teoria lantzearena.

Ikas-egoeraren helburu nagusia koloreak era berezian erabiliz Ikastolako eraikinak adieraztea izango da. Aukera izanez gero, proiektuan egindako irudiekin, Ikastolan Lauroko eraikinei buruzko erakusketa bat antolatzen saiatuko gara.

Hauek dira proiektuan landuko ditugun helburuak: proiektua gauzatzea urratsak era egokian jarraituz, teknika desberdinak lantzea eta kolorea era egokian aplikatzea, irudietan era esanguratsuan landuz eta kolorearen ezaugarriak aplikatuz.

​​

Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:

 

Hauek dira ikas-egoera honetan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helbruak:

Kolorearen Teoriari buruzko oinarrizko informazioa beheko aurkezpenean dugu. Irudiaren gainean klikatu eta ikusi eta ikasi!

 

Behean dugun bideoan, FUNDAMENTOS DE LA TEORÍA DEL COLOR: use la rueda de colores y las armonías de colores para elegir colores que funcionen bien juntos, koloreen bidezko armoniak eta kontrasteak nola lortu azaltzen zaigu.

 

Bideoa ikusi ondoren, agertzen zaizkigun aukeren artean, MONOCHROMATIC COLORS ezik, bat hautatuko dugu koloreen ariketa egiteko.

 

Aukeratu dugun Kolorearen Teoriaren gaia lantzeko, zirkulu kromatikoan koloreak aukeratuko ditugu, eta ondoren, hamasei karratuz osatutako irudi bat koloreztatuko dugu.

DIN A4 orrian 16x16 cm-ko karratua sortzeko, era honetan jokatuko dugu:

 

  • Orriaren ezkerretik 7 cm-ko distantziara karratuaren 16 cm-ko alde bat egongo da.

  • Orriaren goiko aldetik 2 cm-ko distantziara karratuaren 16 cm-ko beste alde bat egongo da.

  • Orriaren beheko aldetik 3 cm-ko distantziara karratuaren 16 cm-ko beste alde bat egongo da.

  • Jarraian, marraztu falta den beste aldea.

 

Ondoren, 16x16 cm-ko karratuan 4 cm-ko aldea duten hamasei karratu marraztuko ditugu. Aukeratutako koloreekin hamasei karratuak koloreztatuko ditugu Kolorearen Teoriatik hautatu dugun gaia ondo landuz.

 

Paperean irudia bukatu ondoren, irudia digitalki landuko dugu SketchBook aplikazioaren bitartez. Beheko irudietan digitalki burutuko dugun ariketaren bi eredu ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu. Beheko bideoan aurreko ikasturtean ikasleek egindako irudiak:

Behean Sony Bravia publizitate-kanpainaren bi iragarki ditugu: Sony Bravia Play Doh rabbits advert full hd eta Sony Bravia Paint Advert HD, bietan oso berezia da koloreen erabilera.

 

Kolorearen teoria aplikatzeko, Ikastolako eraikin desberdinetako irudiak koloreztatuko ditugu. Aurreko proiektuan egin genuen bezala, argazkietatik abiatuko gara, argazkia SKetchBook aplikazioan zabalduko dugu, zuri-beltzezko marrazkia egingo dugu, eta hau bikoiztu ondoren, SPLIT-COMPLEMENTARY COLORS, TETRADIC COLORS, COMPLEMENTARY COLORS, TRIADIC COLORS edo ANALOGOUS COLORS aplikatuz koloreztatuko ditugu. Beheko irudietan ariketaren eredua:

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Berdea erabiltzen dudanean ez da belarra adierazteko,

urdina erabiltzen dudanean ez da zerua adierazteko.


Henri Matisse

bottom of page