top of page
KOLOREAK GJHen ikurran

 

2021-2022 ikasturteko lehenengo proiektua dugu hemen: KOLOREAK GJHen ikurran. Proiektuaren helburua koloreei buruzko ikerketa egitea eta argitaratzea daIkerketa eta sormen lan honetan kolorea aztertu eta lantzeko Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituko gara. plastika4 taldeko kideok Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren ikurratik kolore bat edo gehiago aukeratu eta landuko dugu. Aukeraketa talde osoko bileran egingo dugu. Kolore hauek zirkulu kromatikoan kokatuko ditugu, koloreari buruzko ikerketa eginez eta koloreak GJHetan adierazten duen gaiarekin harremanduz. Ondoren, koloreari buruzko azalpena garatuko dugu proiektuan landutako irudiekin harremanduz.

ZIRKULU KROMATIKO_GARDENA.png
GJH_IKURRA_GARDENA.PNG
2030Agenda POSTERRA_Lauro.png
GJH IKURRA KOLOREAK plastika4 taldea.png

 

Digital Synopsis webguneko 2021 Color Trends: The World’s Most Popular Colors atala aztertuko dugu.

worlds-most-popular-color-trends-2021.jpg

 

Beheko aurkezpenean koloreari buruzko azalpenak ditugu. DBHko 3. mailan landutako gaiaren birpasa egiteko baliagarria izango zaizuena. Ikusi eta ikasi!

 

Aurkezpenean azaltzen den bezala, beheko irudietan, kolore bakoitzak efektu desberdinak adierazten dituela hauteman dezakegu. Irudiak MWMren irudiaren bertsioak dira.

MWM_BERTSIOA_1.PNG
MWM_BERTSIOA_3.PNG
MWM_BERTSIOA_4.PNG
MWM_BERTSIOA_2.PNG

 

Beheko aurkezpenean ikurrak, sinboloak eta logoak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO erabiltzen diren azaltzen da. Ikusi eta ikasi!

 

Proiektuaren oinarriak sendotzeko eta koloreen ezaugarriak ezagutzeko Konparatu eta kontrastatu pentsatzeko trebetasuna landuko dugu.​ Behean, jarraituko dugun prozeduraren azalpena dugu. Azalpena zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu.

KONPARATU-KONTRASTATU_IRUDIA.png

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:

  1. Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Dokumentua ikasgelan azalduko da.

Kolorea pentsatu, amestu, imajinatu behar da.


Henri Matisse

bottom of page