KAMISETAREN DISEINUA
Erabaki dugu plastika4 taldean 2018-2019 ikasturteko lehenengo proiektua zein izango den: Lauroko Jaian salduko ditugun kamiseten diseinua egingo dugu. Kamiseta hauek hurrengo ikasturtean egingo dugun bidaiarako dirua lortzeko salduko ditugu. Diseinuak egin ondoren, MT4ko kideek irudien digitalizazioa egingo dute eta beharrezko egokitzapenak egingo ditugu elkarrekin.
Lehenbizi, kamisetan eta Lauroko Jaiaren egitarauan agertuko den ikurra diseinatuko dugu. Ikurraren diseinuari buruz ikertzeko, informazioa webgune hauetatik lor dezakegu:
-
20 Important Design Principles Explained With Simple Illustrations
-
16 Clever Typographic Animations That Visualize The Meanings Of Various Words
Beheko irudiek ere webgune horietara eramango gaituzte:
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak dituzue:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkizuen bezala dituzue.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika duzue.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Hasi gara ikurren diseinuak egiten. Behean bi froga dituzue. Egileak Leire Zarraga eta Ariana Molinos dira. Zorionak orain arte egindako lanagatik!
Great design is elliminating all unnecessary details.
Minh D. Tran