HISTORIAKO
PERTSONAIAK eta GERTAERAK
Proiektu honetan Historiako pertsonaia eta gertaera esanguratsu desberdinak irudien bitartez adieraziko ditugu. Proiektuaren helburua orain arte eta aurrerantzean landuko ditugun Marrazketa Teknikoaren prozedurak Historia arloan lantzen ditugun edukiekin harremantzea izango da. Irudien helburuak eta edukiak DBHko 4. mailako Gizarte Zientziak arloko beharrizanetara egokituko ditugu.
Proiektuak bi atal izango ditu:
-
atala: PROIEKTUA PLANIFIKATZEA. Historiako pertsonaia eta gertaera esanguratsu desberdinei buruz informazioa bilatzea, interpretatzea, ebaluatzea eta landutako informazioan oinarrituta proiektua planifikatzea DBHko 4. mailako Gizarte Zientziak arlorako irudi desberdinak diseinatzeko.
-
atala: IRUDIAK DIGITALKI DISEINATZEA ETA SORTZEA. Irudia digitalki lantzea, lerroak, formak eta koloreak ikusleentzat eraginkorrak izan daitezen diseinatuz eta programa digitalaren ezaugarriak kontuan izanik irudien bitartez mezua era egokian adierazteko.
PROIEKTUAREN 1. atala: PROIEKTUA PLANIFIKATZEA
Proiektuan hurrengo gaiak eta edukiak landuko ditugu:
-
Irudiak modu geometriko-teknikoan adieraztea. Errealismotik abstrakziorantz.
-
Lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak.
-
Ohiko marrazketa sistemak eta sistema digitalak. Marrazketarako programa informatikoak: Inkscape eta Vectornator.
-
Irudiak testuinguru desberdinetarako diseinatu eta egokitzea. Informazioa helburu bezala duten irudiak: ikurrak eta ikonoak.
Gaiari buruzko hasierako informazioa Gizarte arloko edukietan, aurkezpenetan, gure apunteetan eta Gizarte arloko irakasleak ematen dizkigun baliabideetan lortuko dugu.
Proiektuan landuko ditugun eduki garrantzitsuak lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak dira. Gai honi buruzko azalpena beheko aurkezpenean daukagu.
Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:
-
Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
PROIEKTUAREN 2. atala: IRUDIA DIGITALKI DISEINATZEA ETA SORTZEA
Irudiak modu geometriko-teknikoan eta lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak aplikatuz adierazi ondoren, irudia digitalki deseinatu eta sortzea da proiektuaren atal honetan landuko dugun helburu nagusia.
Horretarako urrats hauek jarraituko ditugu:
-
Paperezko irudian lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileen baldintzak zehaztu.
-
Irudiaren argazkia iPadarekin egin eta Inkscape eta Vectornator programekin irudia digitalizatu.
-
Inkscape eta Vectornator programekin irudian lerro zuzen eta arkuak marraztu eta hauen arteko loturak eta ukitzaileak ongi adierazi.
-
DBHko 4. mailako Gizarte arlorako sortzen ari garen irudi guztiak estilo berekoak izan daitezen, irudi guztiak baldintza berean landu behar ditugu:
-
ARTXIBOAREN IZENDAPENA: AbizenaIzena_IRUDIARENIZENBURUA.svg
-
Artxiboa Driven gorde BETI. Bi formatutan: .svg eta .png formatuan esportatu.
-
FORMATUA.
-
IRUDIAREN NEURRIAK.
-
LERRO MOTAK: bat baino gehiago egongo dira, zabalagoak, estuagoak...
-
KOLOREAK.
-
XEHETASUNAK.
Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:
-
Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Irakatsitako Historia
hiltzaileek idatzi zuten
eta ikasi genuena
sinetsi ere egin genuen.
Negu Gorriak