72 KILOS
2024-2025 ikasturteko bigarren proiektua dugu hemen. Proiektuaren helburua gure sentimenduak irudiz eta testuz adieraztea izango da, eta bide hori 72 KILOS artistarekin egingo dugu, Óscar Alonsorekin. Proiektua bi arloren artean burutuko dugu, irudiak Plastika arloan landuz, eta testuak Lengua Castellana arloan.




Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:
Hauxe da 72 KILOSi bidali diogun proiektuaren aurkezpen bideoa:

72 KILOSen lana hobeto ezagutzeko, hemen klikatu. Óscar Alonso hobeto ezagutzeko hona hemen bideo batzuk:





Behean Koloreak eta emozioak aurkezpena dugu, gure binetan koloreak aukeratzerakoan kontuan izango duguna:
72 KILOS proiektuan gure binetak era egokian sortzeko, binetaren atalen, hau da, irudiaren eta testuaren arteko harremana ondo lantzea funtsezkoa da. Helburu hori lortzeko, Atalak eta osotasuna pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.
PORTAFOLIO DIGITALA
Proiektuaren 16. jarduera gure lanaren Portafolioa egitea da, hau da, proiektuan zehar egindako lanaren bilduma osatzea. Ikasle bakoitzak bere portafolioa sortuko du emandako egiturari jarraituz. Portafolioan, proiektuan zehar egindako irudiak kronologikoki sailkatuta erakutsiko ditugu: zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, azken emaitza paperean eta azken emaitza digitala.
Paperean egindako lanaren argazkiak egin eta editatu ondoren, Showbietik PORTAFOLIOA_ERDUA artxiboa deskargatuko dugu, eta paperean egindako irudien argazkiak eta irudi digitalak gehituz, portafolio digitala Keynote aplikazioan sortuko dugu.
Ondoren, Portafolio digitala egiteko zortzi urratsen azalpena hiru modutan dugu, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak (IDU) proposatzen duen bezala:
1. Portafolio Digitala sortzeko azalpena:
-
Proiektuan zehar orrietan egindako lana (zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, matrizea, zirriborro berriak anotazioekin eta azken emaitza paperean) kronologikoki ordenatu, dataren arabera. SketchBooken egindako irudi digitalak gure argazki-galerian gorde.
-
Orrietan egindako lanaren argazkiak egin. Horretarako, bi gauza kontuan izan behar ditugu: argia (itzalak ebitatu) eta koadratzea (orriaren ertzak eta iPadaren pantailaren ertzak paraleloak).
-
Argazkiak editatu: orritik kanpo geratzen dena moztu irudia ondo erakutsiz.
-
Argazki guztiak ongi editatuta daudela gainbegiratu.
-
Showbietik Portafolioaren eredua Keynote formatuan deskargatu eta era egokian izendatu: AbizenaIzena_PORTAFOLIOA.
-
Keynote artxiboan gure portafolioaren aurkezpena sortu. 1. diapositiban, ereduari jarraituz, izenburua aukeratu, 14. edo 15. GJHaren IKURRA, eta gure izen-abizena idatzi. Ondoren, proiektuan zehar egindako irudia guztiak (orrietan egindakoak eta digitalak) orden kronologikoan txertatu.
-
Portafolioa gainbegiratu.
-
Keynote artxiboa Showbiera bidali PDF formatuan eta era egokian izendatuta: AbizenaIzena_PORTAFOLIOA.
2. Azalpena ilustrazioekin duen dokumentua, zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
3. Portafolio digitala sortzeko azalpena bideo formatuan:
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren edukiak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala ditugu.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
No tengo miedo de que la gente sepa que me estoy sintiendo así.
72 KILOS