HH4rako JOKOA
2026-2027 ikasturteko 2. proiektua dugu hemen, oinarrizko trazadura geometrikoen eta ukitzaileen bitartez irudiak diseinatu eta sortzearena. Euskal Herriko basoetako animalia eta zuhaitz espezieen irudiak egingo ditugu, eta horiekin, HHko 4 urteko ikasleentzat joko bat sortuko dugu, ikasle hauek Euskal Herriko basoak proiektua lantzen dutela aprobetxatuz. Horretarako, HHko irakasleekin elkar lanean aritu beharko gara, euren ikasleen beharrizanak ezagutzeko eta jokoak horietara egokitzeko.
Beheko irudietan aurreko ikasturteetan ikasleek ukitzaileen ezaugarriak aplikatuta egindako zenbait irudi:





Hauek dira ikas-egoera honetan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helbruak:








Animaliei eta zuhaitzei buruzko informazioa lortzeko euskalnatura webgunea erabiliko dugu.
euskalnatura webgunean: Biodibertsitatea> Habitatak> Baso hostoerorkor atlantiarrak: ikasi baso mota honen ezaugarriak.
Beherago> Animaliak/Landareak: aukeratu (marrazteko aukerak kontuan izanik) eta sailkatu eta ikasi animalia eta zuhaitz horren ezaugarriak (informazio-bideoa egiteko). Adibidez:


Irudia diseinatzeko jarraituko dugun prozedura
Animaliaren edo zuhaitzaren argazki batetik abiatuz, eta argazki hori kalkatuz, eskuz egindako zirriborro bat marraztuko dugu, irudia sinplifikatuz. Ondoren, aurreko urratsean lortutako marrazkia oinarri bezala erabiliz, irudia lerro zuzen eta arkuen bitartez marraztuko dugu, ukitzaileen erabilera forgatuz.
Jarraian, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiliz diseinua marraztuko dugu, erabiliko ditugun lerro zuzenak, arkuak eta ukitze-puntuak ongi zehaztuz. Ondoren, aurreko irudia SketchBook aplikazioan zabalduz, digitalizatuko dugu, aplikazioaren lerro zuzenak eta arkuak edo zirkuluak erabiliz.
Sormen prozesua irudien bitartez erregistratuko dugu, alde batetik, paperean egindako marrazkien argazkiak eginez, eta bestetik, irudi digitalak gure argazki galerian gordez. Zirriborro hauek proiektuaren azken emaitza lortzeko jarraitutako prozedura bezala aurkeztuko ditugu. Behean eredu bat dugu:








Sormen prozesuan zehar egindako irudi eta argazkiekin, eta Keynote eta iMovie aplikazioak erabiliz, aurrerago azalduko dugun animaliari edo zuhaitzari buruzko azalpen-animazio bideoan, Irudia sortzen deituriko atal bat txertatuko dugu. Atal honetan, proiektuaren azken emaitza lortzeko jarraitu dugun sormen prozesua erakutsiko dugu, irudia ukitzaileen bitartez nola marraztu dugun eta irudia nola digitalizatu dugun azalduz. Beheko bideoan egin beharreko lanaren eredu bat:

euskalnatura webgunean lortutako informazioarekin, SketchBook, Keynote eta iMovie aplikazioak erabiliz, animaliari edo zuhaitzari buruzko azalpen-animazio bideo bat sortuko dugu. Animaziorako irudiak SketchBook aplikazioan egingo ditugu. Bideoaren egitura, azalpenak eta transizioak Keynote aplikazioan antolatuko ditugu. Animazio bideoa iMovie aplikazioan editatuko dugu eta soinua (musika eta narrazio bidezko azalpenak) egokituko dugu.
Bideoak bi atal izango ditu:
-
Animaliari buruzko azalpenak, espezie mota, ezaugarriak eta bestelakoak.
-
Irudia sortzen: azken emaitza lortzeko burututako marrazketa prozesua. Aurreko bideoan azaldutakoa.
Beheko bideoan, egingo dugun lanaren eredu bat. Bideoaren bukaeran, Irudia sortzen atalean, lehenago ikusi dugun proiektuaren azken emaitza lortzeko jarraitutako prozedura azalduta dugu:
Egingo dugun lanak bi helburu izango ditu:
-
Erakusketa bat antolatzea prozesu guztia azalduz: irudien ondoan, bideoaren estekara bideratzeko QR kodeak erabil ditzakegu. Bideoak plastikagela YouTube kanalean txertatuko ditugu. YouTube eskatzeko beste modu bat da, ea konturatzen diren!
-
Irudiak HHrako puzzleak egiteko erabiltzea: irudi digitalekin kuboen bidezko joko bat sor dezakegu HHko 4 urteko ikasleek burutu duten Euskal Herriko basoak proiektuarekin harremanduz.
Ondoren, aurreko ikasturtean HH4ko ikasleekin burututako jardueren bideo bat:
Proiektuaren ebaluazioa
Proiektu hau 2. eta 3. ebaluazioetan landu eta ebaluatuko dugu. Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerreko aldean, proiektuaren ebaluaziorako errubrikak ditugu.
-
Eskuineko aldean, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Diseinu grafikoa sinplea da, horregatik da hain konplikatua.
Paul Rand