top of page
Oinarrizko Trazadura Geometrikoak

 

2026-2027 ikasturteko 1. proiektua dugu hemen: oinarrizko trazadura geometrikoak.

​​​​

Ikas-egoeraren helburu nagusia geometriaren oinarrizko trazadurak, forma geometrikoak eta ukitzaileen ezaugarriak ezagutzea eta era egokian aplikatzea izango da.

​

Geometrian oinarrituta edozein irudi mota sor dezakegu. Beheko irudietan aurreko ikasturteetan ikasleek eta irakasleak oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatuz sortutako lanak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:​​​​​​

​

 

Hauek dira proiektuan landuko ditugun ikas-eduki nagusiak: proiektua gauzatzea urratsak era egokian jarraituz, irudiak sortzeko teknika desberdinak lantzea eta kolorea era egokian aplikatzea, irudietan era esanguratsuan landuz eta kolorearen ezaugarriak aplikatuz.​

​​​​​​​​

Hauek dira landuko ditugun jakintzagaiak proiektua prestatzeko:

​

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, mota desberdinetako triangeluak, mota desberdinetako laukiak: lauki-zuzenak, karratuak, erronboak, erronboideak, trapezioak eta trapezoideak.

  • Ukitzaileak: lerro zuzen eta arkuen arteko loturak.

​​

Trazadura geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz edozein irudi geometriko diseinatu, marraztu eta eraiki ahal izando dugu, hau da, Geometriaren bidezko sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.

​​​

 

Hauek dira ikas-egoera honetan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helbruak:

​

 

Lehenbizi, lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak marrazten ikasiko dugu:​​​

​

 

Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:

​

 

Beheko dokumentuan, landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak ditugu:

​

 

Lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileei buruzko azalpena beheko aurkezpenean dugu. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:

​​​​​​

 

Hemen klikatuz, Profesor de Dibujo webguneko ukitzaileen atalera abiatuko gara, ukitzaileen hainbat kasu azaltzen duena.​​

​​​

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

​

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

​

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

​

Marraztea planifikatzea, antolatzea, ordenatzea, erlazionatzea eta kontrolatzea da.

 

Joseph Albers

bottom of page