top of page
SENTIMENDUAK ADIERAZTEN

 

Webgunearen atal honetan 2023-2024 ikasturteko lehenengo proi​ektua dugu, sentimenduak edo emozioak adieraztearena. Proiektu hau Etika arloarekin batera landuko dugu. Plastika arloko helburu nagusia irudien bitartez gure sentimenduak adieraztea izango da. Irudiaren oinarrizko baliabideak era egokian aplikatuz edozein sentimendu adierazteko gai izango gara.

Zer adierazten digute beheko irudiek? Sentimendu edo emozioren bat iradokitzen digute? Zeintzuk? Zergatik?

 

Goiko galderei erantzuten ikasi ondoren, geure sentimenduak irudien bitartez adierazten ikasiko dugu. Horretarako, Plastikaren eta Ikus-Hizkuntzaren oinarrizko baliabideak era egokian erabiltzen ikasi behar dugu: figura-hondoa, konposaketa, kolorea...


Artearen Historian zehar, artista desberdinek sentimenduak nola adierazi dituzten ezagutzeko, ariketa bat egingo dugu taldeka.

 

Ariketaren helburuak hauek dira:

  • Artearen Historian zehar sortutako irudi desberdinak ezagutzea.

  • Irudi desberdinak behatu eta hauen azterketa egitea banaka, taldeka eta talde osoko bileran, ezagutzak denon artean partekatuz.

  • Irudiotan sentimenduak eta emozioak interpretatzea eta identifikatzea.

  • Plastikaren oinarrizko baliabideak (figura-hondoa, konposaketa, kolorea...​) nola erabiltzen diren ezagutzea.

  • Plastikaren oinarrizko baliabideen erabilera sentimenduak adierazteko.

Ariketaren dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

KOLOREAri buruzko informazioa beheko aurkezpenean dugu. Ikusi eta ikasi!

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Artista nonahitik datozen emozioen hartzailea da: zerutik, lurretik, paper batetik, iraganeko forma batetik, armiarma sare batetik.

 

Pablo Picasso

bottom of page