top of page
POLIGONO IZARRAK

2023-2024 ikasturteko 1. proiektua Poligono Izarrak izango da. Izarrak diseinatzeko, oinarrizko trazadura eta forma geometrikoak izango ditugu aztergai, behean sailkatuta agertzen zaizkigunak. Hauek dira landuko ditugun edukiak Poligono Izarren proiektua burutzeko:

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, paralelogramoak eta poligono erregularrak. Poligono erregularrak marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz, Poligono Izarrak diseinatu, marraztu, margotu eta eraikiko ditugu. Hau da, Poligono Izarren sormen prozesu amiatezin bati emango diogu hasiera.

 

Oinarrizko trazadura geometrikoak era egokian marrazteko, lehebizi, lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak marrazten ikasiko dugu. Beheko bideoan prozeduraren azalpena dugu. Gakoa eskuaira eta kartaboiaren kokapenean eta hauek era egokian eusteko moduan dago! Ikusi eta ikasi!

 

Beheko dokumentuan landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak ditugu:

 

Beheko bideoan angeluen batuketa eta kenketa azalduta ditugu:

 

Beheko bideoan Thalesen teorema azalduta dugu:


Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

Beheko bideoan Poligono Izarrak marrazteko azalpena dugu:

 

Beheko bideoetan Poligono Izarrak gaia landuz sortutako erlojuak ikus ditzakegu:

 

Proiektuaren ebaluazioa

Beheko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko dtugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Atal bakoitza nola ebaluatuko den ikasgelan azalduko da.

Marraztea planifikatzea, antolatzea, ordenatzea, erlazionatzea eta kontrolatzea da.

 

Joseph Albers

bottom of page