Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.

plastikagela.com webgunearen ikurra

Gure webgunearen ikurra Picassok margotutako irudi baten interpretazioa da. Irudia Uxue Argaluza, Nikola Arrasate, Jon Arteta eta Xandra Balenciaga ikasleek egin zuten 2008-2009 ikasturtean, DBHko 3. mailan egon zirenean. Hamar urte pasa dira gure lehenengo webgunearen, plastikagela.wikispaces.com, eta ikurraren sorreratik. Zorionak plastikagelako ahuntzari! 10 urte!

Picassoren ahuntza

1955. urtean Henri-Georges Clouzot zinemagile frantziarrak Le Mystére Picasso filma egin zuen Malagako artistarekin batera. Film horretan Picassok ahuntz bat margotu zuen, eta hura izan zen ikasleek eredu bezala erabili zutena euren irudia egiteko.

Picassok irudiak margotzen zituen bitartean Clouzotek prozesuaren grabazioa egin zuen, artistaren sormen prozesua bere osotasunean erakutsiz, hasierako lerroetatik azken emaitzaraino.

PicassoClouzot_2.PNG

Clouzot eta Picasso filmaren grabazioaren atseden batean.

PicassoClouzot_3.PNG

Clouzot eta kameragilea grabazioa prestatzen.

Picassok ahuntza margotzen zueneko bideoa hemen ikus dezakezu.

Nik ez dut margotzen ikusten dudana,

sentitzen dudana margotzen dut.


Pablo Picasso