top of page
plastika4 taldearen
IRITZI PROIEKTUA

 

2018-2019 ikasturteko plastika4 taldearen azken proiektua gure taldearen iritzia adieraztea izango da. Proiektuaren gaia erabakitzeko Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen trebetasuna erabili dugu. Behean denon artean landutako jardueraren pare bat argazki dugu. Ingurumenari buruz dugun iritiza adieraztea erabaki dugu. Ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu nahi ditugu, eta horretarako plastikoekin irudiak egingo ditugu.

IMG-7649.JPG
IMG-7650.JPG

 

Gaiari buruz gehiago jakiteko, informazioa iturri desberdinetatik lortzen ari gara. Beheko bi bideoak klasean aztertu ditugu:

  1. Stephane Kaasen Why We Need a Hell of a Solution For Plastic bideoa, plastikoek gure planetan duten eragina aztertzen duena.

  2. The Ocean Cleanup ozeanoetan plastikoen garbiketa egiteko proiektuari buruzkoa.

 

Gure ingurune hurbilean eragiteko, apirilaren 3an Arrigunagako hondartzara joan ginen plastikoak biltzera 3. eta 4. mailako eko-ordezkariekin batera. Ekimen honek bi helburu nagusi izan ditu; alde batetik, hondartzan garbiketa egitea, eta bestetik, plastikoak biltzea gure lanak egiteko. Irudiak neurri handiagoan ikusteko gainean klikatu.

Arrigunaga_8.JPG
Arrigunaga_5.JPG
Arrigunaga_3.JPG
Arrigunaga_7.JPG
Arrigunaga_6.JPG

 

Beheko bideoan ikus dezakegunez, plastika4 taldearen IRITZI PROIEKTU honetan ere, gure izaera adierazten duen GALDERA BATEK HAINBAT ERANTZUN atala lantzen dugu:

Proiektuan guk planteatzen dugun galdera hauxe da: zer egin dezakegu ozeanoen egoera jasanezina ekiditeko?

Proiektuan guk proposatzen dugun erantzuna hauxe da: ozeanoak hondatzen dituzten plastikoak etxean eta beste tokietan biltzea, ekosistema horretan bertan, hondartzan, plastikoen eta bestelako hondakinen garbiketa egitea eta bildutako plastikoekin eta hondakinekin irudiak egitea.

 

Gure irudiak egiteko, Bordalo II artista portugaldarra dugu eredutzat. Artista honen webgunean sartu eta bere lanak ikusteko beheko irudietan klikatu:

bordalo II hartzak.JPG
bordalo II katua.jpg
bordalo II tigrea.JPG

 

Etxetik ekarritako eta Arrigunagan bildutako hondakinekin lanean hasi gara. Beheko argazkietan eta bideoan irudiak sortzeko jarraitzen ari garen prozesua ikus dezakezue. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

lanean_1.JPG
lanean_4.JPG
lanean_8.JPG
lanean_3.JPG
lanean_6.JPG
lanean_7.JPG
lanean_2.JPG
lanean_5.JPG
lanean_13.jpg

 

Maiatzaren 9an, Santurtziko Kresala aretoan, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako Ekonomia Zirkular gaiaren inguruko jardunaldiak ospatu ziren. Informazio gehiago hemen klikatuz. Bertan, irakasleak plastika4 taldearen IRITZI PROIEKTUA azaldu zuen plastikagela.com webguneko atal hau erakutsiz.

JORNADA_ECONOMÍA_CIRCULAR.JPG
JORNADA_ECONOMÍA_CIRCULAR_2.JPG
JORNADA_ECONOMÍA_CIRCULAR_3.JPG

 

2019ko maiatzaren 18an, Cantabriako Oyambre hondartzan hainbat izurde hilik agertu zen. Zer gertatzen ari da ozeanoetan?

Honela azaltzen digu albistea bideoaren egileak: "El día 18.05.19 ha aparecido un grupo de delfines varado en la Playa de Oyambre. En este vídeo Susana y Rubén cuentan su experiencia y desolación tratando de rescatarlos y viendo al resto muertos en la orilla. Esperamos que este vídeo nos haga reflexionar sobre cómo estamos destruyendo el mundo, la naturaleza, la mar y acabando con todos los animales. Gracias a todas las personas que trabajaron para rescatarlos."

izurdeak hilik Oyambren 2019-05.jpg

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak dituzue:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkizuen bezala dituzue.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika duzue.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

 

Proiektuaren emaitzak ikusteko eta hauen azalpenak irakurtzeko hemen klikatu.

PINGUINOA.jpg
DORDOKA.jpg
BALEA.jpg

Ura eta lurra, bizitzarako oinarrizkoak diren bi elementuak,

gaur egun mundu mailako zaborrontziak bilakatu dira.

 

Jacques Cousteau

bottom of page