PICASSOREN ESALDIAK
2018-2019 ikasturteko plastika4 taldearen bigarren proiektua Picassoren esaldiak izango da. Malagako artistak bere bizitzan zehar arteari, gizakiari, bizitzari eta beste hainbat gauzari buruz esandako esaldiak edo aipuetan oinarrituta irudiak egingo ditugu.
Bakoitzak esaldi edo aipu bat aukeratuko dugu eta horrek iradokitzen diguna irudi baten bitartez adieraztea izango dugu helburu. Irudia sortzeko espazio negatiboaren baliabidea aplikatuko dugu.
Espazio negatiboaren erabilerari buruz ikertzeko, informazioa webgune hauetatik lor dezakegu:
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak dituzue:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkizuen bezala dituzue.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika duzue.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Ume guztiak artistak dira, arazoa nagusitan artista izaten jarraitzea da.
Pablo Picasso