top of page
Oinarrizko Forma Geometrikoak

 

Proiektu honetan 2020-2021 ikasturtean landuko dugun proiektu nagusirako oinarriak finkatuko ditugu. Oinarrizko forma geometrikoak proiektuaren helburuak Marrazketa Teknikoaren eta geometriaren oinarrizko trazadurak ezagutzea, ulertzea eta ongi marraztea dira. Trazadura hauen artean, besteak beste, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema landuko ditugu.

Proiektuan zirkulu, triangelu eta karratuetan barneko zatiketak egingo ditugu oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatuz. Era honetan, forma hauek oinarritzat hartuz diseinu berriak sortuko ditugu.

Hona hemen 2012-2013 ikasturtean ikasleek egindako irudi batzuk:

TRIANGELUA_IzaIraia.jpg

Iraia Iza

TRIANGELUA_ZuazoIñigo.jpg

Eneko Díez

KARRATUA_ZuazoIñigo.jpg

Iñigo Zuazo

ZIRKULUA_DíezEneko.jpg

Iñigo Zuazo

ZIRKULUA_ZalayaEneko.jpg

Eneko Zalaya

KARRATUA_Zalaya Eneko.jpg

Eneko Zalaya

KARRATUA_BasabeAsier.jpg

Asier Basabe

ZIRKULUA_GalarragaXabier.jpg

Xabier Galarraga

 

Nola marraztu lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak eskuaira eta kartaboia erabiliz:

 

Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:

 

2016-2017 ikasturtean sortutako ariketa txostena

 

Beheko aurkezpenean, DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016-2017 ikasturtean, ikasleek oinarrizko forma geometrikoen, zirkuluen, karratuen eta triangeluen barneko zatiketa ariketa landu zuten. Ariketan oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatu zituzten; erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Eurek sortutako irudiak urratsez urrats azaldu zituzten eta beheko txostenean bildu ditugu, beste ikasleentzako ariketa bezala erabiltzeko.

 

Tipografiaren diseinua

 

Landutako trazadura geometrikoak praktikan jartzen jarraitzeko, letrak eta tipografiak diseinatzeko modu original bati ekingo diogu. Letra diseinatzerakoan, irudian gai hauek landu ahal ditugu:

 

  1. Letra horrekin hasten den hitz bat idaztea.

  2. Hitz horren esanahaia irudiz adieraztea.

  3. Norberaren izena idaztea.

  4. Forma geometrikoak lantzea.

 

Diseinua egiterakoan, landutako ondorengo bost trazadura hauetatik, gutxienez lau agertu beharko dira:

  1. Erdibitzailea.

  2. Erdikaria.

  3. Thalesen teorema.

  4. Paraleloak eta perpendikularrak.

  5. Oinarrizko forma geometrikoak: zirkulua, traingelua edo karratua.

Beheko ereduetan, aipatutako gaiak adierazten dituzten Liam+Jord diseinatzaileen lan baztuk ikusgai ditugu. Erakusketa DigitalSynopsis webguneko atal honetan argitaratu zen. Irudiak neurri handiagoan ikusteko gainean klikatu:

IMG-2281.jpg
IMG-2284.jpg
IMG-2286.jpg
IMG-2278.jpg
IMG-2279.jpg
IMG-2285.jpg
IMG-2282.jpg
IMG-2283.jpg
IMG-2287.jpg

 

Beheko eskeman proiektua bukatzeko urratsak eta lanak aurkezteko epeak zehaztuta ditugu, klase egun bakoitzean zer egin behar dugun adierazita.

Proiektua bukatzeko urratsak MT4.png

 

Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

En la vida hay que evitar tres figuras geométricas; los círculos viciosos,

los triángulos amorosos y las mentes cuadradas.


Mario Benedetti

bottom of page