Oinarrizko Forma Geometrikoak
Proiektu honetan 2020-2021 ikasturtean landuko dugun proiektu nagusirako oinarriak finkatuko ditugu. Oinarrizko forma geometrikoak proiektuaren helburuak Marrazketa Teknikoaren eta geometriaren oinarrizko trazadurak ezagutzea, ulertzea eta ongi marraztea dira. Trazadura hauen artean, besteak beste, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema landuko ditugu.
Proiektuan zirkulu, triangelu eta karratuetan barneko zatiketak egingo ditugu oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatuz. Era honetan, forma hauek oinarritzat hartuz diseinu berriak sortuko ditugu.
Hona hemen 2012-2013 ikasturtean ikasleek egindako irudi batzuk:
Iraia Iza
Eneko Díez
Iñigo Zuazo
Iñigo Zuazo
Eneko Zalaya
Eneko Zalaya
Asier Basabe
Xabier Galarraga
Nola marraztu lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak eskuaira eta kartaboia erabiliz:
Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:
2016-2017 ikasturtean sortutako ariketa txostena
Beheko aurkezpenean, DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016-2017 ikasturtean, ikasleek oinarrizko forma geometrikoen, zirkuluen, karratuen eta triangeluen barneko zatiketa ariketa landu zuten. Ariketan oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatu zituzten; erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Eurek sortutako irudiak urratsez urrats azaldu zituzten eta beheko txostenean bildu ditugu, beste ikasleentzako ariketa bezala erabiltzeko.
Tipografiaren diseinua
Landutako trazadura geometrikoak praktikan jartzen jarraitzeko, letrak eta tipografiak diseinatzeko modu original bati ekingo diogu. Letra diseinatzerakoan, irudian gai hauek landu ahal ditugu:
-
Letra horrekin hasten den hitz bat idaztea.
-
Hitz horren esanahaia irudiz adieraztea.
-
Norberaren izena idaztea.
-
Forma geometrikoak lantzea.
Diseinua egiterakoan, landutako ondorengo bost trazadura hauetatik, gutxienez lau agertu beharko dira:
-
Erdibitzailea.
-
Erdikaria.
-
Thalesen teorema.
-
Paraleloak eta perpendikularrak.
-
Oinarrizko forma geometrikoak: zirkulua, traingelua edo karratua.
Beheko ereduetan, aipatutako gaiak adierazten dituzten Liam+Jord diseinatzaileen lan baztuk ikusgai ditugu. Erakusketa DigitalSynopsis webguneko atal honetan argitaratu zen. Irudiak neurri handiagoan ikusteko gainean klikatu:
Beheko eskeman proiektua bukatzeko urratsak eta lanak aurkezteko epeak zehaztuta ditugu, klase egun bakoitzean zer egin behar dugun adierazita.
Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
En la vida hay que evitar tres figuras geométricas; los círculos viciosos,
los triángulos amorosos y las mentes cuadradas.
Mario Benedetti