NORBERE AURKEZPEN IKURRA

2020-2021 ikasturteko lehenengo proiektua dugu hemen; norbere aurkezpen ikurra marraztu eta margotzearena. Proiektuaren helburua bakoitzak bere burua adieraztea eta aurkeztea izango da, eta horretarako, oinarrizko ikus-elementuak diren lerroak eta koloreetan oinarrituko gara. Irudia sinplea izango da, elementu gutxiz osatuta, hau da, ikur baten antzera. Bai lerro, bai koloreen ezaugarriak era egokian erabiliz gure irudiaren bitartez nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.

Beheko irudiak Norma Bar artista eta ilustratzaile israeldarrak egindako pertsonaia famatuen erretratuak dira. Pertsonaien aurpegietan hauen ezaugarriak adierazten dituzten elementuak integratu ditu lerroak eta koloreak era bikainean erabiliz. Irudien gainean klikatuz, irudien erakusketara abiatuko gara, Digital Synopsis webgunean.

IMG_2032.JPG
IMG_2036.JPG
IMG_2030.JPG

Beheko irudietan ikurrak ditugu, elementu gutxiz osatutako irudi sinpleak. Ikur hauek eta goian ditugun Norma Bar​ ilustratzailearen erretratuek irudiak sortzeko baliabide berezi bat erabiltzen dute: espazio negatiboaren erabilera, gure proiektuko irudia sortzeko baliabide oso erabilgarria. Irudiak Digital Synopsis webgunekoak dira baita. Ikusi eta ikasi!

IMG_2050.jpg
IMG_2049.jpg
IMG_2048.jpg
IMG_2041.GIF
IMG_2042.JPG
IMG_2043.JPG
IMG_2040.JPG
IMG_2045.JPG
IMG_2051.JPG
IMG_2046.JPG
IMG_2044.JPG
IMG_2052.JPG

Beheko infografiek eta hitz-multzoak gure proiektuan landuko ditugun ideia nagusiak azaltzen dikigute. Bertan agertzen diren kontzeptuak gure proiektua burutzeko ardatzak izango dira. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

IKUSIZKO KOMUMNIKAZIOA.png
hitz-multzoa.PNG

Proiektuan landuko ditugun edukien aurkezpenak behean ditugu: Lerroa, oinarrizko ikus-elementua, lerroen ezaugarriak azaltzen dituena, eta Kolorearen teoria, koloreen ezaugarriak eta erabilera egokia azaltzen dituena. Aurkezpenak ikusteko irudien gainean klikatu.

Lerroa, oinarrizko ikus-elementua.png
IMG-6067.jpg

Irudietan lerroak eta koloreak aztertzeko, eta baliabide hauen bitartez egileak adierazten dituen efektuak eta mezuak ulertzeko, bereganatzeko eta deskribatzeko, behean dugun aurkepena aztertuko dugu. Aztertuko ditugun irudiak DBHko 3. mailako ikasleek Plastika arloan egindakoak dira guztiak.

 

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAren eskema kontuan izanik, non kokatu beharko genuke geure burua irudien azterketa egiterakoan? Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.

Oinarrizko ikus-elementuen azterketa.png

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Great design is elliminating all unnecessary details.


Minh D. Tran

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.