top of page
Leporello ARTISTA-LIBURUA

 

2024-2025 ikasturteko 1. proiektua dugu hemen, Leporello egiturari jarraituz norberak bere ARTISTA-LIBURUA sortzearena. Gure helburu nagusia irudien bitartez Lauroko ingurunea adieraztea izango da, irudiaren oinarrizko baliabideak eta teknikak era egokian aplikatuz. Proiektuan egindako irudiekin Lauroko ekosistemari buruzko argitalpen bat sortuko dugu, hau da, Lauroko ekosistemaren gida edo albuma.

Hauek dira proiektuan landuko ditugun ikas-eduki nagusiak: proiektua gauzatzea urratsak era egokian jarraituz, teknika desberdinak lantzea eta kolorea era egokian aplikatzea, irudietan era esanguratsuan landuz eta kolorearen ezaugarriak aplikatuz.

Hauek dira proiektuan landuko ditugun teknikak:

  1. OHIKO TEKNIKAK: MARRAZKETA, ESTANPAZIOA, FROTTAGE, COLLAGE eta Leporello teknikaren bidezko enkoadernazioa.

  2. TEKNIKA DIGITALAK: ARGAZKIGINTZA eta MARRAZKETA.

​​

Ikasle bakoitzak proiektuan egindako irudiekin, Leporello egiturari jarraituz bere artista-liburua sortuko du, landutako lau tekniken bidezko irudiak erabiliz: marrazkiak paperean, argazkiak, marrazki digitalak eta estanpazioak. Lau teknika hauez gain, collage teknika ere erabiliko dugu leporello liburuan.

​​

 

Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:

 

Beheko bideoan, Leporello egiturari jarraituz egindako zenbait artista-libururen ereduak azaltzen zaizkigu. Ikusi eta ikasi!

 

Proiektuan landuko duguna kontuan izanik, Garapen Jasangarrirako zein Helburu  landuko dugu batez ere? Zergatik?

 

Hauek dira proiektuan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak:

 

Gure proiektuaren helburua 15. Garapen Jasangarrirako Helburua adieraztea denez, UN Etxeak egindako 15. GJHaren azalpen bideoa ikusiko dugu:

KOLOREAri buruzko informazioa beheko aurkezpenean dugu. Ikusi eta ikasi!

 

Beheko bideoan, Leporello liburua nola egin azaltzen zaizkigu. Ikusi eta ikasi!

 

Artista-liburuaren atalak, hauen garrantzia eta hauen arteko harremana ondo ulertzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren ATALAK eta OSOTASUNA trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Mundua ez dute gaizkileek apurtuko,

ezer egin gabe geratzen direnek baizik.


Albert Einstein

bottom of page