top of page
KOMIKIA

 

Webgunearen atal honetan 2022-2023 ikasturteko hirugarren proi​ektua dugu, komikiak sortzearena. Proiektuaren helburu nagusia gure istorioak komikien bitartez kontatzen ikastea da. Komikiaren bitartez edozein gairi buruz istorio bat azaltzen dugunean, bi arlo landuko ditugu aldi berean, alde batetik, komikian azaltzen dugun gaia, eta bestetik, komikia eta bere baliabideak, hau da, Plastika arloa.

Plano osoa_1.png

Corto Maltese. Hugo Pratt. 

 

Komikiaren proiektua lantzeko Komikia iBooka erabiliko dugu. iBookean, proiektuan landuko ditugun eduki guztien azalpenak, irudiak, ereduak, galdetegiak eta bestelako baliabideak ditugu proiektua aurrera eramateko. iBooka ikasgelan lortuko dugu.

KOMIKIA_azala.png
KOMIKIA_iBook_1.png
KOMIKIA_iBook_2.png

 

Behean IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA dugu. Azter ditzagun eskema osatzen duten elementuak.

IKUSIZKO KOMUMNIKAZIOA.png

 

Goiko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua komikiak aztertzen ditugunean? Eta komikiak sortzerakoan? Eta komikiak?

los 4 fantasticos_1.jpg
Calvin and Hobbes_1.png
collectables-and-hobbies-gothic-and-fant
Spiderman_1.jpg
Superman_1.jpg
Asterix eta Obelix_1.jpg

 

Komikiaren ezaugarriak ezagutzeko, gure SlideShare plataforman dugun aurkezpena ikus dezakegu:

 

Sortuko dugun komikia Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarrituko da. Behean, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta helmugak azaltzen dituen dokumentua dugu. Aukeratu Garapen Jasangarrirako Helburu bat eta dagozkion azalpenak irakurri horri buruzko komikia prestatzeko. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu.

GJH ETA HELMUGAK AZALA.png

 

GJH desberdinei buruzko komikiak sortzeko, komikiaren baliabideak ondo ulertu eta menperatu behar ditugu. Komikiaren zenbait baliabide aztertzeko, Konparatu eta Kontrastatu pentsamendu-trebetasuna landuko dugu. Beheko dokumentuan, klasean burutuko dugun saioaren azalpena dugu. Dokumentua zabaltzeko gainean klikatu:

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Garaipena erraza denean, ez du baliorik.

 

Spiderman

bottom of page