top of page
KOADROAK
AZTERTZEN eta SORTZEN
Henri Matisse

 

Webgunearen atal honetan 2023-2024 ikasturtean landuko dugun lehenengo proi​ektuari buruzko informazioa dugu, koadroak aztertu eta sortzearena. DBHko 2.C taldean Henri Matisse artistaren lanean oinarrituko gara gure ikerketa, azterketa eta sortze lanak egiteko.

Henri Matisse, André Derainekin batera, fauvismoa pintura abangoardiaren sortzaileetako bat izan zen. Fauvismoak kolorearen indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik. Pintura-mugimendu gisa, 1900aren inguruan hasi zen eta urte gutxitan bukatu zen, berez 3 urte besterik ez zuen iraun (1905-1907) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Bilatu behean agertzen diren Matissen koadroen datuak: 1. Izenburua, 2. Egilea, 3. Urtea, 4. Teknika, 5. Neurriak eta 6. Kokapena.

countryside-at-collioure-1905.jpg

 

Behean bi bideo ditugu; lehenengoan, Henri Matissen ibilbidea eta Madame Matisse koadroaren azterketa oso modu laburrean azaltzen dira, bigarrenean, Matissen hainbat koadro erakusten dira.

 

Behean, Henri Matisse margolariaren André Derainen erretratua koadroaren azterketaren aurkezpena ikusi eta aztertuko dugu:

DSC_6316.JPG
DSC_6315.JPG

 

Proiektuaren ebaluazioa

Beheko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Atal bakoitza nola ebaluatuko den ikasgelan azalduko da.

Berdea erabiltzen dudanean ez da belarra adierazteko,

urdina erabiltzen dudanean ez da zerua adierazteko.


Henri Matisse

bottom of page