top of page
INFOGRAFIAK SORTZEN

 

Webgunearen atal honetan 2023-2024 ikasturteko bigarren proi​ektua dugu, infografiak sortzearena. Proiektuaren helburu nagusia Plastika arloko edukiak beste arlo bateko edukiekin batera lantzea da. Edozein gairi buruzko infografia sortzen dugunean, bi arlo landuko ditugu aldi berean, alde batetik, infografian azaltzen dugun gaia edo arloa, eta bestetik, Plastika arloa. 

p003_i01.jpg
pasted image 0.png
Infografia Bai euskarari 2019 eus-es.jpg

Zer da infografia bat?

 

Infografia bat testu baten ikusizko interpretazioa da. Kontzeptuak, ideiak eta datuak modu erakargarrian aurkezteko edo azaltzeko modu bat da. Infografietan, irudiek (ikurrak, grafikoak, binetak edo mapak) testuek baino espazio gehiago betetzen dute. Irudien erabilerari esker, infografia batean azaldutako informazioa modu arin eta errazean ulertzen da.

Zertarako erabiltzen dira infografiak?

Infografiak azalpenak modu arin eta errazean emateko erabiltzen dira. Infografietan irudiak erabiltzen direnez batez ere, ikusleek mezua ongi gogoratzen dute.

Infografiaren helburua, beraz, informazioa ematea da.

Zergatik dira hain baliagarriak infografiak?

Infografien eraginkortasunaren azalpena semiotikan datza, hau da, gizakiok gure burmuinean esanahiak sortzeko burutzen ditugun eragiketetan. Hainbat ikerketek esaten digute gizakiok irudien bidezko informazioa testuz emandakoa baino askoz hobeto bereganatzen dugula. Gure burmuinak prozesatzen duen informazioaren %90 irudien bidezkoa da. Hau ezagututa, ulergarria da sare sozialetan eta Interneten emandako informazio gehiena infografien bidezkoa izatea.

Gizakiok infografia baten bidezko informazioa testu baten bidezkoa baino 60 mila aldiz arinago prozesatzen dugu, irudien erabilerari esker. Irudiek eta Plastika arloak gure bizitzan duen garrantziaz ohartzen gara, ezta? Irudien erabilera egokiak gure komunikazio helburuak betetzen izugarri laguntzen digu.

Gure helburua hainbat pertsonari informazioa azaltzea bada, infografia baten bitartez egitea modurik eraginkorrena izango da. Infografien bitartez, beraz, informazioa modu arinean emango dugu, ikusleek modu errazean ulertuko dute eta ondo gogoratuko dute.

plastikagela webguneko INFOGRAFIAK atalean hainbat infografiaren eredu dugu. INFOGRAFIAK atal hau webgunearen aurkibidean dugu, webguneko orri bakoitzaren goiko aldean.

Azter ditzagun beheko infografiaren bitartez (Nola egin infografia bat), infografia bat sortzeko jarraitu behar ditugun urratsak, eta bestetik, infografiaren ezaugarriak, beheko azalpenen bitartez:

Nola egin infografia bat.jpg

 

Hauek dira infografiaren ezaugarriak. Ezaugarri hauek oso argi izan behar ditugu eta infografiak egiterakoan momentuoro kontuan izan:

  1. Infografia informazioa emateko baliabidea da. Landuko dugun gaiari buruz informazio fidagarria lortu behar dugu, ikerketa lan on batek informazio egokia emango digu. Gaiari buruz dakitenei galdetzea aukera ona da. Infografian informazio argia, zehatza eta laburra erabiliko dugu.

  2. Informazioa baliabide hauen bitartez emango dugu: irudiak, testuak, grafikoak, binetak (zenbakiak, puntuak...), konektoreak (geziak, lerroak...), koloreak eta abar.

  3. Infografiak estilo berbera izan behar du bere atal desberdinetan: tipografian, koloreetan, espazioaren erabileran, irudietan... Estiloak gaiarekin harremana badu gure mezua hobeto ailegatuko da ikusleengana.

  4. Edukiak hierarkikoki antolatu behar ditugu, hau da, gaiaren eta garrantziaren arabera edo sekuentziaren arabera sailkatuta eta antolatuta, hau da, orden kronologikoaren arabera. Horretarako, infografian egitura argia erabili behar dugu. Hauek dira hierarkia ezartzeko baliabideak: letren tamaina, letra larriak, letra xeheak, koloreak, binetak, zenbakiak, geziak, sailkapenak... Hauek dira edukiak sekuentzia baten arabera antolatzeko baliabideak: binetak, zenbakiak, geziak, denbora lerroak...

 

Behean lau infografia ditugu, hiru gai desberdin adierazteko. Infografiaren ezaugarriak aztertzeko, erantzun galderak:

  1. Zein da infografien helburua?

  2. Ze baliabide erabili dira informazioa emateko?

  3. Zelakoa da infografia bakoitzaren estiloa bere atal desberdinetan?

  4. Nola daude edukiak antolatuta?

ETIKA 4CD GEAU Jonan-2.png
infografia_PBI_poster_2016-2017_1.PNG
GREZIAKO BIZIMODUA 1.png
GREZIAKO BIZIMODUA 2.png

 

Ondoren, sukaldaritzari buruzko infografia batzuk ditugu, kontuan izanik infografia hauen helburua errezetak nola egiten diren azaltzea dela, ondo erreparatu infografien ezaugarriei:

 

  1. Zein da infografien helburua?

  2. Ze baliabide erabili dira informazioa emateko?

  3. Zelakoa da infografia bakoitzaren estiloa bere atal desberdinetan?

  4. Nola daude edukiak antolatuta?

Cocinas_puntocom_muebles_en_kit_cocina_b
Cocinas_puntocom_muebles_en_kit_cocina_b
stock-vector-cooking-infographics-step-b
52725918-infografía-de-cocina-paso-a-pas
55679381-infografía-de-cocina-paso-a-pas

 

Beheko aurkezpenean, 2014-2015 ikasturtean DBHko 2. mailako ikasleek Plastika arloan egindako lan batzuk ikus ditzakegu. Ikusi eta ikasi!

 

Behean They Draw & Cook webguneko eredu batzuk ditugu, errezetak modu grafikoan azaltzen dituen webgunea. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

IMG_3106.JPG
IMG_3107.JPG
IMG_3105.JPG

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Diseinatzailea gustu ona duen antolatzailea da.

 

Bruno Munari

bottom of page