INFOGRAFIAK SORTZEN

Webgunearen atal honetan 2020-2021 ikasturteko bigarren proi​ektua dugu, infografiak sortzearena. Proiektuaren helburu nagusia Plastika arloko edukiak beste arloetako edukiekin batera lantzea da. Beste arlo baterako infografia sortzen badugu, proiektu berean bi arloak aldi berean landuko ditugu eta. 

 

Webgunearen INFOGRAFIAK atalean hainbat eredu daukagu. INFOGRAFIAK atala webgunearen aurkibidean dugu, webguneko orri bakoitzaren goiko aldean.

Lehenbizi, ikus ditzagun infografia bat sortzeko jarraitu behar ditugun urratsak, beheko infografian azalduta, eta infografiaren ezaugarriak, beheko azalpenetan azalduta:

Nola egin infografia bat.jpg

Hauek dira infografiaren ezaugarriak. Ezaugarri hauek oso argi izan behar ditugu eta infografiak egiterakoan momentuoro kontuan izan:

  1. Infografia informazioa emateko baliabidea da. Landuko dugun gaiari buruz informazio fidagarria lortu behar dugu, ikerketa lan on batek informazio egokia emango digu. Gaiari buruz dakitenei galdetzea aukera ona da. Infografian informazio argia, zehatza eta laburra erabiliko dugu.

  2. Informazioa baliabide hauen bitartez emango dugu: irudiak, testuak eta grafikoak.

  3. Infografiak estilo berbera izan behar du bere atal desberdinetan: tipografian, koloreetan, espazioaren erabileran, irudietan... Estiloak gaiarekin harremana badu gure mezua hobeto ailegatuko da ikusleengana.

  4. Edukiak hierarkikoki antolatu behar ditugu, hau da, gaiaren eta garrantziaren arabera sailkatuta. Horretarako, infografian antolaketa argia erabili behar dugu. Hauek dira hierarkia ezartzeko baliabideak: letren tamaina, letra larriak, letra xeheak, koloreak, binetak, sailkapenak...

Behean lau infografia ditugu, hiru gai desberdin adierazteko. Infografiaren ezaugarriak aztertzeko, erantzun galderak:

  1. Zein da infografien helburua?

  2. Ze baliabide erabili dira informazioa emateko?

  3. Zelakoa da infografia bakoitzaren estiloa bere atal desberdinetan?

  4. Nola daude edukiak antolatuta?

ETIKA 4CD GEAU Jonan-2.png
infografia_PBI_poster_2016-2017_1.PNG
GREZIAKO BIZIMODUA 1.png
GREZIAKO BIZIMODUA 2.png

Ondoren, COVID 19 gaiari buruzko hiru infografia ditugu, aztertu hauetariko bakoitzean infografiaren ezaugarriak galderak erantzunez:

  1. Zein da infografien helburua?

  2. Ze baliabide erabili dira informazioa emateko?

  3. Zelakoa da infografia bakoitzaren estiloa bere atal desberdinetan?

  4. Nola daude edukiak antolatuta?

infografia-prevencion-coronavirus_23-214
prevencion-coronavirus-covid-19-explican
infografia-prevencion-coronavirus_23-214

Ondoren, sukaldaritzari buruzko infografia batzuk ditugu, kontuan izanik infografia hauen helburua errezetak nola egiten diren azaltzea dela, ondo erreparatu infografien ezaugarriei:

  1. Infografiaren helburua.

  2. Erabilitako baliabideak.

  3. Infografiaren estiloa.

  4. Edukien antolaketa.

Cocinas_puntocom_muebles_en_kit_cocina_b
Cocinas_puntocom_muebles_en_kit_cocina_b
stock-vector-cooking-infographics-step-b
52725918-infografía-de-cocina-paso-a-pas
55679381-infografía-de-cocina-paso-a-pas

Diseinatzailea gustu ona duen antolatzailea da.

 

Bruno Munari

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.