GJHak
Ikusizko Pentsamenduaren
bitartez adierazten
2021-2022 ikasturteko hirugarren proiektua dugu hemen: GJHak Ikusizko Pentsamenduaren bitartez adierazten. Proiektuaren helburua Garapen Jasangarrirako Helburuetan lantzen diren gaiak irudien bitartez adieraztea da. Horretarako, GJHei buruzko ikerketa egingo dugu. Ikerketa eta sormen lan honetan Ikusizko Pentsamenduan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak aztertu eta landuko ditugu. plastika4 taldeko kideok Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Helburu edo gai bat edo gehiago aukeratu eta landuko dugu.
Proiektuaren oinarriak sendotzeko eta Ikusizko Pentsamenduaren baliabide bakoitzaren funtzioa eta baliabideen arteko harremana ezagutzeko Zatiak eta Osotasuna pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Behean, jarraituko dugun prozeduraren azalpena dugu. Azalpena zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu.
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:
-
Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Dokumentua ikasgelan azalduko da.
Ezin badut marraztu, ulertzen ez dudalako da.
Albert Einstein