IKURRAK eta SEINALEAK
Proiektu honetan Ikastolako zenbait gunetarako seinaletika sortuko dugu. IKURRAK eta SEINALEAK proiektuan orain arte landu ditugun edukiak eta aurrerantzean landuko ditugunak bizitza errealean praktikan jarriko ditugu.
Zer da seinaletika?
Seinaletikak hainbat ingurunetan zerbitzu espezifikoak identifikatzen, arautzen eta horietarako sarbidea errazten du. Seinaletikak barneko zein kanpoko espazioetako orientazio eta informazioarekin lotutako beharrizan zehatzak asetzen ditu. Horrek kokapen bakoitzaren ezaugarri bereziei eta erabiltzaileen beharrei erantzuten dieten bide-seinale programa pertsonalizatuak garatzea dakar.
Seinaletikak funtsezko zeregina du ospitaleetan, merkataritza-guneetan, aireportuetan eta unibertsitate-kanpusetan, non bide-orientazioa eta zerbitzu eta gune desberdinetarako sarbide azkarra erraztea ezinbestekoa den. Bere diseinuak irakurgarritasuna, ikusgarritasuna eta estilo-koherentzia bezalako faktoreak hartzen ditu kontuan, seinaleek ez dute soilik informatzen, baizik eta espazioaren esperientzia orokorran ere eragiten dute.
Ondoren, 2020ko Tokioko Joko Olinpikoetako ikurrak, Masaaki Hiromurak diseinatuta. Beherago, ikurrekin sortutako bideoa.

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:
-
Ikurrak sortzeko ukitzaileen ezaugarriak ezagutzea.
-
Adieraziko ditugun guneei buruzko informazioa biltzea Ikastolan lantzen ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremanduz.
-
Irudi desberdinak frogatzea eta egokienak aukeratzea Ikastolako 2030 Agenda-plana eta GJHak aztertuz eta kontuan izanik.
-
Landutako informazioan oinarrituta proiektua planifikatzea Ikastolako zenbait gunetarako ikur desberdinak diseinatzeko.
-
Ikurrak diseinatu eta sortzea ukitzaileen ezaugarriak aplikatuz.
-
Ikurraren ezaugarriak aplikatuz irudi sinple eta ulergarriak sortzea.
-
Lerro, forma eta kolore egokiak erabiltzea ikurren bitartez mezuak era egokian adierazteko.
-
Sortutako ikurrak dagokien guneetan kokatzea.
PROIEKTUAREN 1. atala: PROIEKTUA PANIFIKATZEA
Proiektuaren 1. atalean hurrengo gaiak eta edukiak landuko ditugu:
-
Lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak.
-
Irudiak marrazketa teknikoaren bitartez adieraztea. Errealismotik abstrakziora. Irudi figuratiboa eta irudi abstraktua.
-
Adieraziko ditugun guneak zehaztea eta hauei buruzko informazioa jasotzea.
-
Ikastolako 2030 Agenda-plana eta Garapen Jasangarrirako Helburuak.
-
Irudiak testuinguru desberdinetarako diseinatu eta egokitzea. Informazioa helburu bezala duten irudiak: ikurrak, ikonoak, logoak eta seinaleak.
Lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileei buruzko azalpena beheko aurkezpenean dugu:
profesordedibujo.com webgunearen ukitzaileen atalean, hainbat kasuren adibide eta hauek nola marraztu azaltzen zaigu. Wengunea bisitatzeko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!
Proiektuaren helburua Ikastolako ingurunean, eraikinetan eta espazio berdeetan GJHak lantzen ditugun guneetarako seinaleak sortzea denez, behean dugun Lauro 2030 Agenda-planaren dokumentuan Ikastolako ingurunean lantzen ditugun guneak identifikatu eta zerrendatuko ditugu:
PROIEKTUAREN 2. atala: PROIEKTUA BURUTZEA
Proiektuaren 2. atalean hurrengo gaiak eta edukiak landuko ditugu:
-
Seinaletika homogeneoa lantzeko irudien baliabideak egokitzea: neurriak, lerro motak eta hauen zabalera, formak eta hauen estiloa, koloreak eta ikurren formatua.
-
Ikurraren ezaugarriak: sinplea eta ulergarria.
-
Landutako informazioan oinarrituta ikurrak diseinatu eta sortzea ukitzaileen ezaugarriak aplikatuz.
-
Lerro, forma eta kolore egokiak erabiltzea ikurren bitartez mezuak era egokian adierazteko.
-
Ikurrak linoleoan lantzea: irudia linoleo plantxara transferitzea, irudi positibo-negatiboa. Linograbatua egiteko tresnak eta materialak.
-
Ikurrak Ikastolako gune desberdinetan kokatzea.



Beheko The Linoleum Block Printing Process eta Linograbado izeneko bideoetan linograbatua lantzeko prozedura azaltzen da:
Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Great design is elliminating all unnecessary details.
Minh D. Tran
