top of page
IKASKETA KOOPERATIBOA

 

Plastika eta Marrazketa Teknikoa arloetan erabiltzen dugun Ikasketa Kooperatiboaren metodologiari buruzko proiektua azaltzen zaigu hemen.

Hasteko, bideo hau ikusiko dugu:

 

Bideoa ikusi ondoren galdera hauei erantzun:

  • Zergatik, nola eta zertarako elkartzen dira animaliak?

  • Zergatik lortzen dute arrakasta animalia taldeek?

  • Zeintzuk balore azaltzen dira bideoan?

 

Azken galderaren erantzunekin, hau da, Ikasketa Kooperatiboan betetzen diren baloreekin, 2019-2020 ikasturtean behean agertzen den hitz-multzoa osatu dugu:

IK Pals3.png

 

Beheko irudian IKASKETA KOOPERATIBOAren egituretan taldekide bakoitzak bete behar duen ardura eta horren funtzioak azaltzen dira:

2017-2018_IK_ARDURAKetaFUNTZIOAK_jonan.j

 

IKASKETA KOOPERATIBOAren egituretan taldekideen ardurak eta funtzioak azaltzen dituen aurkezpena eta bideoa dituzue ondoren, 2018-2019 ikasturteko 3A taldeko 2. taldeak egindakoak. Zorionak egindako lan onagatik! Aurkezpena ikusteko ezkerreko irudiaren gainean klikatu. YouTubeko aplikazioa erabil dezakezuenok bideoa eskuinean duzue.

IK AZALA.jpg

 

IKASKETA KOOPERATIBOAren egituretan era egokian lan egiteko, taldekide bakoitzak bere ardurak eta funtzioak ongi beteko dituenaren konpromisoa sinatuko du. Taldeak ere, talde bezala ongi funtzionatzeko bere konpromisoa sinatuko du. Konpromisoak zehaztu eta sinatzeko dokumentua ondoren duzue:

MichaelJordan_IK.PNG

Elkarrekin ibiltzen diren pertsonen aztarnak ez dira inoiz ezabatzen.


Afrikar esaera

bottom of page