GURE PLANETA GURE ETXEA
Webgunearen atal honetan 2026-2027 ikasturteko hirugarren proiektua dugu, Gure Planeta Gure Etxea.
Nolakoa da gaur egun Planetaren egoera? Nolakoa da ozeanoen, basoen, oihanen, urmaelen eta beste hainbat ekosistemen egoera? Nolakoa da gaur egun hainbat animaliaren egoera? Klima aldaketak eraginik al du Planetaren gaur egungo egoeran? Kalterik eragiten diogu gizakiok gure Planetari? Zeintzuk dira kalte horiek? Zer egin dezakegu guk egoera honen aurrean?
Ikas-egoeraren helburu nagusia klima aldaketak gure planetako biodibertsitatean eragiten dituen kalteei buruz dugun iritzia adieraztea izango da, kalte hauek arazo ekosozial bezala ulertuz. Landuko dugun arazo ekosozialari buruz jendea informatzeko, konzientziatzeko eta gure iritzia adierazteko irudi bat sortuko dugu etorkizun desiragarria irudikatuz, etorkizunean zer-nolako planeta, biodibertsitatea eta bizimodua nahi dugun adieraziz. Kartelgintzaren eta irudiaren oinarrizko baliabideak era egokian aplikatuz edozein mezu adierazteko gai izango gara.
Hauek dira proiektuan landuko ditugun helburuak: proiektua gauzatzea urratsak era egokian jarraituz, planetako ekosistema desberdinen zaintzaren beharraz ohartzea eta kartelgintzaren tekniken bitartez aukeratu dugun arazo ekosozialari buruz informazioa adieraztea.
Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:
Hauek dira ikas-egoera honetan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helbruak:










Gure Planeta Gure Etxea proiektuarekin hasteko, WWF erakundearen How to Save Our Planet bideoa ikusiko dugu. Gizakiok Gure Planeta zaintzeko egin dezakeguna azaltzen digu Sir David Attenborough zientzialariak. Hemen gaztelerazko berstioa Cynthia Martínezen narrazioarekin:
Behean Gure Planeta Gure Etxea aurkezpena dugu, proiektuaren oinarriak eta abiapuntua azaltzen dituena. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:
Planetan arazo ekosozial larriak ditugu, eta hauei aurre egiteko, Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarritu ohi gara. Duela egun batzuk, GJHen eskema galdu dugu, beraz, zaila egiten zaigu planteatu zaizkigun hiru arazori erantzuna ematea. Lagunduko al diguzu hiru misioen bitartez arazo hauei erantzuna ematen?
UN Etxearen ondorengo bideoan, Krisialdi klimatikoa eta Giza Eskubideak aztertzen dira:
Nazio Batuen Erakundearen webgunean, KLIMA BABESTEKO EKINTZAren atalean, Biodiversidad: nuestra defensa natural más fuerte contra el cambio climático argitalpena dugu, klima aldaketa eta biodibertsitatearen arteko harreman aztertzen duena. Artikulua irakurtzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da.
2030 Agendaren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.
Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Ondoren, UN Etxearen Garapen Iraunkorrerako Helburuak bideoa ikusiko dugu:
Planetako biodibertsitate-galerak arriskuan jartzen ditu naturaren osasuna eta, ondorioz, pertsonena ere. Baliteke biodibertsitate-galera gure atarian bertan ez gertatzea, baina hala ere zuzenean eragin diezaguke. ¿Cuáles son las consecuencias de la pérdida de biodiversidad? | WWF Colombia bideoan arazoa azaltzen zaigu:
Klima aldaketak Amerikako biodibertsitatearen galeran eta animalia espezieak desagertzean duen eragina ulertzeko, Cambio climático provoca extinción de vida silvestre en Latinoamérica | Claves del Cambio Climático bideoa:
Glaziarren urtzeari buruz inforrmazio gehiago izateko, hona hemen ¿Cómo te afectará el deshielo del Ártico? | Un nuevo clima bideoa:
Ondoren, Kartelgintza aurkezpena dugu, aukeratutako arazo ekosozialari buruz, kartela egiteko ezaugarriak azaltzen dituena. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:
Kartelak baldintza hauek bete beharko ditu:
-
Kolore lauak eta uniformeak erabiltzea.
-
3-5 kolore erabiltzea.
-
Irudiak kartelaren espazioa ondo betetzea eta testuarekin integratua egotea.
-
Testua laburra, argia eta irudiarekin harremana izatea.




Kartelean, etorkizun desiragarria irudikatuko dugu. Zer-nolako mundua lortu nahi den jakiteko, lehenik irudimena aske utzi behar da, eta etorkizunean zer-nolako planeta eta bizimodua nahi den irudikatu. Egungo sistema ezin da izan eredu bakarra; bestela, arazo eta muga berekin topatuko gara. Amets egin, hausnartu eta irudikatu etorkizun desiragarriak.
Irudia egiten laguntzeko Etorkizun desiragarriak irudikatu bideoa ikusiko dugu:
Kartelean landuko dugun arazo ekosozialaren atal desberdinak adierazteko eta ideia gehiago eta berriak lortzeko Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Ez zarete nahikoa helduak gauzak diren bezala kontatzeko.
Zama hori ere, umeen esku uzten duzue.
Greta Thunberg




