2013-2014ko LANAK

Aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, 2013-2014 ikasturtean 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, SIMETRIAREN BIDEZKO JOKOAK asmatu eta sortu genituen, HHko ikasleentzat.

Jokoak sortzeko forma geometrikoetan eta simetria kontzeptuetan oinarritu ginen. Joko bakoitza lau kuboz osatuta dago, eta irudiak sortzeko kubo bakoitzak dituen sei aldeetako irudietan oinarritzen garenez, joko bakoitzarekin sei irudi simetriko sor ditzakegu.

HHko maila bakoitzerako joko desberdinak sortu ditugu, HHko irakasleek gidatuta eta ikasleen ahalmenen arabera. Adin gehiagoko ikasleek joko guztiak erabili dituzte.

Beheko bideoetan HHko ikasleak jokoekin jolasten DBHko ikasleen gidaritzapean:

Proiektu guztietan bezala, gure arloaren izaera adierazten duten bost zutabeak islatzen dira:

 

  • Proiektuen bidezko Ikaskuntza.

  • Ikasketa kooperatiboa.

  • Galdera batek hainbat erantzun.

  • Ikasketa Zerbitzua.

  • Argitaletxea gu gara.