GEOMETRIA-IKURRA PROIEKTUA

2020-2021 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloa GEOMETRIA gaia lantzen emango dugu. Ikasturtean zehar Geometriaren eduki eta prozedura hauek landuko ditugu: Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileak.

 

Ikasturte osoa Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituz garatuko dugu, landuko ditugun edukiak eta prozedurak Bloomen taxonomia gainbegiratuari jarraituta landuz: GOGORATU, ULERTU, APLIKATU, AZTERTU, EBALUATU eta SORTU.​​

IMG_1625.JPG
IMG_1609.jpg

2017-2018 ikasturtean, MT3 taldean Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarritu ginen SARE GEOMETRIKOAK, MODULUAK eta SARE MODULARRAK gaia lantzeko. Behean proiektuan sortutako horma-irudia eta horri buruzko azalpen bideoa dugu. Ikusi eta ikasi!

Bloomen taxonomia gainbegiratua sare mod

GEOMETRIA-IKURRA proiektuak hiru atal izango ditu:

  1. atala: BEHE MAILAKO PENTSAMENDUTIK GOI MAILAKO PENTSAMENDURA. Ikasturtearen aurkezpena eta Bloomen taxonomia gainbegiratuaren GOGORATU eta ULERTU urratsak landuko ditugu Marrazketa Teknikoaren eta Geometriaren prozedurak identifikatzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, ulertzeko eta marrazteko.

  2. atala: GOI MAILAKO PENTSAMENDUA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren APLIKATU, AZTERTU eta EBALUATU urratsak landuko ditugu Marrazketa Teknikoaren eta Geometriaren prozedurak erabiltzeko, aplikatzeko, antolatzeko, egituratzeko, kritikatzeko eta ebaluatzeko.

  3. atala: SORMENA, GOI MAILAKO PENTSAMENDU GORENA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren SORTU urratsa landuko dugu Marrazketa Teknikoaren eta Geometriaren prozedurak eta gure sormen prozesua planifikatzeko, diseinatzeko, eraikitzeko, marrazteko eta sortzeko.

PROIEKTUAREN 1. atala:

BEHE MAILAKO PENTSAMENDUTIK GOI MAILAKO PENTSAMENDURA

 

Proiektuaren 1. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren GOGORATU eta ULERTU urratsak landuko ditugu:

GOGORATU:

Hasieran, landuko ditugun EDUKIAK eta PROZEDURAK (Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileak) zeintzuk izango diren ikusiko dugu. Ondoren, gure ingurune hurbilean, landuko ditugun edukiak eta prozedurak dituzten irudiak (objektuak, ikurrak, seinaleak, logoak eta abar) bilatu eta identifikatuko ditugu eta horien argazki bilduma egingo dugu: 1. GOGORATU: Gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma. Argazki bilduman, landuko ditugun EDUKIAK eta PROZEDURAK identifikatu, zerrendatu eta deskribatuko ditugu. Argazkiak eta argazki bilduma nola egin ikasgelan azalduko dugu. 

Behean Gure ingurune hurbileko irudien argazki bildumaren eredu bat dugu. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu:

Gure ingurune hurbileko argazki bilduma.

ULERTU:

Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileen ezaugarriak sailkatu, azaldu eta konparatuko ditugu. EDUKIAK eta PROZEDURAK, banaka edo taldeka, laburbildu, marraztu eta ulertuko ditugu.

Hauek dira landuko ditugun edukiak eta prozedurak GEOMETRIA-IKURRA proiektua prestatzeko:

  • Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, paralelogramoak eta poligono erregularrak.

  • Ukitzaileak: lerro zuzen eta arkuen arteko lotura perfektuak lortzeko baliabidea.

 

Trazadura geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz irudiak diseinatu, marraztu eta eraikiko ditugu, hau da, Geometriaren bidezko sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.

Beheko dokumentuan, landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak ditugu:

Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

Nola marraztu lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak eskuaira eta kartaboia erabiliz:

Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:

2016-2017 ikasturtean sortutako ariketa txostena

 

Beheko aurkezpenean, DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016-2017 ikasturtean, ikasleek oinarrizko forma geometrikoen, zirkuluen, karratuen eta triangeluen barneko zatiketa ariketa landu zuten. Ariketan oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatu zituzten; erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Eurek sortutako irudiak urratsez urrats azaldu zituzten eta beheko txostenean bildu ditugu, beste ikasleentzako ariketa bezala erabiltzeko. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.

ARIKETA TXOSTENA MT4.png

Proiektuan landuko ditugun lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak gaiari buruzko azalpena beheko aurkezpenean daukagu. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:

Ukitzaileak.png

Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

PROIEKTUAREN 2. atala:

GOI MAILAKO PENTSAMENDUA LANTZEN

 

Proiektuaren 2. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren APLIKATU, AZTERTU eta EBALUATU urratsak landuko ditugu:

APLIKATU:

Aurreko urratsean azaldutako eta landutako Marrazketa Teknikoaren prozedurak, Geometria, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileak, ariketa praktikoen bitartez exekutatu eta inplementatuko ditugu. Zirriborroak eta marrazkiak egingo ditugu. Argazki bildumako irudi bat aztertu eta marraztuko dugu, landutako EDUKIAK eta PROZEDURAK erabiliz eta aplikatuz.

AZTERTU:

Gure ingurune hurbileko irudien argazki bildumako irudiak landutako edukien arabera sailkatu eta aztertuko ditugu. Sailkapena egiteko, irudietan agertzen diren EDUKIAK eta PROZEDURAK identifikatuko ditugu, irudiak alderatuz eta Marrazketa Teknikoaren prozedurak, Geometria, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileen ezaugarri desberdinak aurkituz. Argazki bilduma berri bat egingo dugu, bildumako irudiak EDUKIEN eta PROZEDUREN arabera sailkatuz, antolatuz eta egituratuz: 4. AZTERTU: Gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2.

Behean Gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2ren eredu bat dugu. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu:

Gure ingurune hurbileko argazki bilduma

EBALUATU:

Talde osoko bileran, APLIKATU urratsean egindako marrazkiak ebaluatuko ditugu. Irudietan Marrazketa Teknikoaren prozedurak, Geometria, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileen erabilera kritikatuko dugu, alde onak eta hobetzekoak detektatuz. Irudiei buruz iritzia emango dugu EDUKIEN eta PROZEDUREN erabilera gainbegiratuz.

Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

PROIEKTUAREN 3. atala:

SORMENA, GOI MAILAKO PENTSAMENDU GORENA LANTZEN

 

Proiektuaren 3. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren SORTU urratsa landuko dugu:

SORTU:

Proiektuaren azken urratsean, Marrazketa Teknikoaren prozedurak, Geometria, oinarrizko forma geometrikoak eta ukitzaileen ezaugarriak marraztuz, geure diseinuak sortuko ditugu, bakoitzak bere ikurra eraikiz. Momentuko egoerari eta beharrizanei erantzuteko diseinuak sortuko ditugu edo guk aukeratutako gaiaren irudia diseinatuko dugu. Sormen prozesua denon artean planifikatuko dugu.

Proiektuaren 3. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Mundua aldatzeko erabil dezakegun armarik indartsuena hezkuntza da.


Nelson Mandela

Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.