Webgune honetako edukiak lizentzia honen babespean daude: Creative Commons Attribution 4.0 International license.

Hartzen dugun bezala ematen ere ikasi behar dugulako.

EKOSISTEMAK

2018-2019 ikasturteko bigarren proiektua duzue hemen; animaliak marraztu eta margotzearena. Proiektuaren helburua animaliak euren ekosisteman adieraztea izango da. Animaliak adierazteko oinarrizko ikus-elementuak diren lerroak eta koloreetan oinarrituko gara. Bai lerro, bai koloreen ezaugarriak era egokian erabiliz gure irudiaren bitartez guk nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.

Proiektuan landuko ditugun edukien aurkezpenak behean dituzue: Lerroa, oinarrizko ikus-elementua, lerroen ezaugarriak azaltzen dituena, eta Kolorearen teoria koloreen ezaugarriak eta erabilera egokia azaltzen dituena:

IMG-6066.jpg
IMG-6067.jpg
HITZEN HODEIA.jpg

Beheko infografian IRUDIA: mezua, efektuak eta ikus-elementuak gaiari buruzko eskema duzue. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

Hemen duzue Lerroa: oinarrizko ikus-elementuari buruzko eskema. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

LERROAK eskema orokorra.jpg

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak dituzue:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkizuen bezala dituzue.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika duzue.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Hona hemen duela bi ikasturte 3. mailako ikasleek egindako irudi batzuk:

2018-2019 ikasturtean Ekosistemak proiektuan egindako lanak ikusteko hemen klikatu.

Mundua ez dute gaizkileek apurtuko,

ezer egin gabe geratzen direnek baizik.


Albert Einstein