top of page
AUTORRETRATU KUBISTA

 

2023-2024 ikasturteko lehenengo proiektua dugu hemen; norbera bere Autorretratu kubista marraztu eta margotzearena. Proiektuaren helburua bakoitzak bere burua estilo kubistan adieraztea eta aurkeztea izango da.

Beheko dokumentuan, Autorretratu kubista ikas-egoera azaltzen da. Ikas-egoeraren markoa, testuingurua eta abiapuntutik azken ekoizpenera azalduta. Dokumentuan bertan, ikas-egoeraren argudiaketa kurrikularra, landuko diren helburu didaktikoak, funtsezko konpetentziak, deskriptore operatiboak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko jakintzagaiak azaltzen dira. Ikas-egoeran aplikatuko den metodologia, antolakuntza, baliabideak eta jardueren sekuentzia laburra eta garatua ere azaltzen dira.

Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

Autorretratu kubista_ikas-egoera_AZALA.png

Beheko aurkezpenean, Kubismoaren historia, ezaugarriak eta kubismo estiloko irudiak egiteko modua azaltzen dira. Ikusi eta ikasi!

Kubismoari buruzko informazio gehiago, ondorengo bideoetan eta webgune honetan historia-arte/cubismo:

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Kubismoa ez da abstrakzioa, inguratzen gaituen munduarekin zerikusia da, mundu konkretuarekin eta hor dagoenarekin.


David Hockney

bottom of page