top of page
Garapen Jasangarrirako 14. eta 15. Helburuen IKURRAK

 

2026-2027 ikasturteko lehenengo proiektua dugu hemen; Garapen Jasangarrirako 14. eta 15. Helburuen ikurrak marraztu eta margotzearena.

Zein da uretako eta lehorreko ekosistemen egoera? Nortzuk dira ekosistema hauen egoeraren eragileak? Zer egin dezakegu guk egoera hobetzeko?

 

Ikas-egoeraren helburua Garapen Jasangarrirako 14. Helburuaren, URETAKO BIZITZAren, edo Garapen Jasangarrirako 15. Helburuaren, LEHORREKO BIZITZAren ikurra sortzea da, GJH hauetan lantzen diren helmugak adieraziz. Horretarako, ikurrak sortzeko ikusizko baliabideetan oinarrituko gara. Irudia sinplea izango da, hau da, elementu gutxiz osatuta, ikurren ezaugarriak aplikatuz. Lerroen, formen eta koloreen ezaugarriak era egokian erabiliz gure irudiaren bitartez nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.

Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:

Lehenbizi, Garapen Jasangarrirako Helburuak ZER diren eta Ikastolan NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun ezagutzeko, gaiari buruzko ideien zaparrada egingo dugu.

Ondoren, UN Etxearen Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko azalpen-bideoa dugu:

 

Hauek dira ikas-egoera honetan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helbruak:

 

Uretako bizitza hobeto ezagutzeko eta beste ikuspegi bat izateko, La IMPORTANCIA de CUIDAR nuestros MARES y OCEÁNOS dokumentala ikusiko dugu:

 

Lehorreko bizitza hobeto ezagutzeko eta beste ikuspegi bat izateko, ECOSISTEMAS TERRESTRES: Características y TIPOS eta ¿Qué son los BOSQUES y cuáles son sus características? Tipos, animales, árboles dokumentalak ikusiko ditugu:

 

Behean, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta helmugak azaltzen dituen dokumentua dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu eta bilatu Garapen Jasangarrirako 14. edo 15. Helburuen azalpenak. Garapen Jasangarrirako Helburuei eta 2030 Agendari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, lauro2030agenda webgunea kontsultatu.

GJH ETA HELMUGAK AZALA.png

 

Beheko aurkezpenean ikurrak, sinboloak eta logoak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO erabiltzen diren azaltzen da. Ikusi eta ikasi!

Beheko irudiaren gainean klikatuz lortuko dugun George Bokhuaren ZIRRIBORROAK artikulua irakurriko dugu, irudi-proiektuetan zirriborroen garrantzia ulertzeko.

Beheko irudietan ikurrak ditugu, elementu gutxiz osatutako irudi sinpleak. Hauetariko batzuk sortzeko, egileek baliabide berezi bat erabili dute: espazio negatiboaren erabilera, gure proiektuko irudia sortzeko baliabide oso erabilgarria. Zenbait irudi Digital Synopsis webgunekoak dira.

14GJH.jpg
IMG_4333.PNG
15GJH.jpg
CowClothing.png
IMG_2048.jpg
IMG_2049.jpg
QueensofBasketball.png
PaintTheCity.png
IMG_2045.JPG
IMG_2051.JPG
IMG_2050.jpg
IMG_2052.JPG
0f5e404a4e88afc1a48c230525047bd6.jpg
Fries&Films.png
draw_svg20210824-9367-1n42g2x.svg.png

 

Beheko bideoan, GJHen ikurrekin egindako bideo bat. Ikusi eta ikasi!

 

Gure ikurra sortzeko, URETAKO edo LEHORREKO BIZITZA adierazten duten elementu desberdinen irudiak erabil ditzakegu. Ikurran ager daitezkeen elementuak aukeratu eta erabakitzeko IDEIAK SORTZAILEAK TREBETASUNEZ ASMATZEN pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Trebetasuna lantzeko, beheko irudia klikatuz zabalduko dugun dokumentuan oinarrituko gara.

 

Gure proiektua ongi doan gainbegiratzeko, adierazten ari garen Helburuari buruzko bideoa ikusi eta aztertuko dugu. Gogoratu ikurraren helburua Garapen Jasangarrirako 14. edo 15. Helburua adieraztea dela. Gure ikurrak GJHaren bideoan azaltzen dena adierazten badu, bide onetik goazela esan nahi du. Gogoratu ere Garapen Jasangarrirako 14. edo 15. Helburuen eta Helmugen azalpenak.

 

Beheko eskeman gure ikurraren azken emaitza formatu karratuan egiteko prozedura azaltzen da:

 

PORTAFOLIO DIGITALA


Proiektuaren 15. jarduera gure lanaren Portafolioa egitea da, hau da, proiektuan zehar egindako lanaren bilduma osatzea. ​Ikasle bakoitzak bere portafolioa sortuko du emandako egiturari jarraituz. Portafolioan, proiektuan zehar egindako irudiak kronologikoki sailkatuta erakutsiko ditugu: zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, Pentsamendu Trebetasunean sortutako matrizea, azken emaitza paperean, azken emaitza digitala eta honen bertsioak.

 

Paperean egindako lanaren argazkiak egin eta editatu ondoren, Showbietik PORTAFOLIOA_ERDUA artxiboa deskargatuko dugu, eta paperean egindako irudien argazkiak eta irudi digitalak gehituz, portafolio digitala Keynote aplikazioan sortuko dugu.

Ondoren, Portafolio digitala egiteko zortzi urratsen azalpena hiru modutan dugu, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak (IDU) proposatzen duen bezala:

1. Portafolio Digitala sortzeko azalpena:

  1. Proiektuan zehar orrietan egindako lana (zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, matrizea, zirriborro berriak anotazioekin eta azken emaitza paperean) kronologikoki ordenatu, dataren arabera. SketchBooken egindako irudi digitalak gure argazki-galerian gorde.

  2. Orrietan egindako lanaren argazkiak egin. Horretarako, bi gauza kontuan izan behar ditugu: argia (itzalak ebitatu) eta koadratzea (orriaren ertzak eta iPadaren pantailaren ertzak paraleloak).

  3. Argazkiak editatu: orritik kanpo geratzen dena moztu irudia ondo erakutsiz.

  4. Argazki guztiak ongi editatuta daudela gainbegiratu.

  5. Showbietik Portafolioaren eredua Keynote formatuan deskargatu eta era egokian izendatu: AbizenaIzena_PORTAFOLIOA.

  6. Keynote artxiboan gure portafolioaren aurkezpena sortu. 1. diapositiban, ereduari jarraituz, izenburua aukeratu, 14. edo 15. GJHaren IKURRA, eta gure izen-abizena idatzi. Ondoren, proiektuan zehar egindako irudia guztiak (orrietan egindakoak eta digitalak) orden kronologikoan txertatu.

  7. Portafolioa gainbegiratu.

  8. Keynote artxiboa Showbiera bidali PDF formatuan eta era egokian izendatuta: AbizenaIzena_PORTAFOLIOA.

2. Azalpena ilustrazioekin duen dokumentua, zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

3. Portafolio digitala sortzeko azalpena bideo formatuan:

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Proiektu hau 1. eta 2. ebaluazioetan landu eta ebaluatuko dugu. Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko aldean, proiektuaren ebaluaziorako errubrikak ditugu.

  2. Eskuineko aldean, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Great design is elliminating all unnecessary details.


Minh D. Tran

bottom of page